UDAL TXAKUR-ZERBITZUA

BILATU ZURE TXAKURRA EDOTA KATUA

Udaleko txakurtegi zerbitzuak datu-base bat sortu du, bere harrera-zentrora heltzen diren animaliekin. Horrela, bere animalia galdu duen edonork edo etxerako animalia bat nahi duen edonork etxetik jaso dezake horri buruzko informazioa.

Zerbitzuaren arrazoiengatik, 14:30ak baino beranduago jasotzen ditugun animaliak hurrengo egunean agertuko dira webgunean.

Asteburuan jasotzen ditugunak, berriz, astelehenean agertuko dira webgunean.

Webgunean agertzen den animaliaren bati buruz aritzean, esaiozu, mesedez, erregistroko zenbakia txakurtegiko langileari.

Galderarik baduzu, Udal Txakurtegira dei dezakezu, 94 6765579 telefono zenbakira.

ORDUTEGIAK:

Astelehenetik ostiralera: 9.30etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara
Larunbat eta igandeetan: 9.30etatik 13.00etara

NON GAUDE:

Mapa
Getxoko Udal Txakur-Zerbitzua
Gatzarriñe, 36 A
48600 - Sopela (Bizkaia)
Tfnoa: 94-676 55 79
Faxa: 94-676 58 71
E-maila: sec.caninos@teleline.es

GUGANA JO DEZAKEZU BALDIN ETA:

- Txakur edo katu bat nahi baduzu
- Zeure animalia udalerrian galtzen baduzu
- Kalean txakur bat edo katu bat aurkitzen baduzu
- Honi buruzko informazioa behar baduzu:
            * Animaliei buruzko legeria
            * Zure animaliaren portaera ezegokiak eta jokabide-arazoak

- ANIMALIEN BILKETA (tasak)

- EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN TXAKURRAK EDUKITZEARI BURUZ (Dekretua, 2004ko ekainaren 1ekoa) (pdf-n: 593 KB)

- ANIMALIAK EDUKI ETA ZAINTZEKO ORDENANTZA

- GAUR EGUN E.A.E.n ZAKURREI BURUZKO LEGE APLIKARRIA