| Gaztea zara? |
Gurasoei, ikastetxeei eta gazte elkarteei ere galdetuko diete |
|
2005-12-07
|
|
Getxoko 12 eta 17 urte arteko gaztekparte hartuko dute Udaleko Gazte sailak datorren urtean Algortako Urgul kaleko udal eraikinean zabalduko duenGaztelekuaren diseinuan, gaur prentsaurrekoan Imanol Landak, Presidentzia arloko zinegotzi eskuordeak aurreratu duenez. Gobernu taldeak 21.000 euro zuzenduko ditu aholkularitza zerbitzurako eta gazteentzat izango den gune hori diseinatzeko herritarren partaidetza bultzatuko duen prozesua martxan jartzeko. Horretan udalerriko gurasoen, ikastetxeen eta gazte elkarteen iritzia ere kontuan hartuko dute. Imanol Landak prentsaurrekoan esan du “ekimen hori Getxoko Udalak bultzatu nahi duen herritarren partaidetzarako politikaren barrukoa dela. Filosofia hori joan den urriko osoko batzarran onartutako mozioan isladatzen da. Horretan orain arte herritarrek parte hartzeko izan dituzten erak finkatzea eta areagotzea erabaki zen, hau da, asetze inkestak, iritzi galdeketak edo udal arloetako aholkulari kontseiluak....eta baita Udala eta herritarren arteko harremanak sendotzeko formula berriak bilatzea ere”. Kontsulta prozesua datorren urtarriletik maiatzera bitartean izango da eta horretan Gaztelekun aurrera eramango dituzten ekitaldiak zehazten saiatuko da, eta baita zein toki izan beharko dituen, nola banatu horiek eta zein izan beharko den bere diseinu estetikoa ere. Imanol Landak esan du “zentroak udalerriko gazteen erreferentzia bihurtu nahi du eta bere filosofia Getxoko Gazte Planaren honako oinarrizko lau ardatz hauetan oinarrituko da: gazte informazioa zabaltzea, hezkuntzako astia eskaintzea, emantzipazioa bultzatzea eta partaidetza sustatzea”. Algortako Gaztelekua 2006ko udaren ostean zabal liteke. Udal arduradunek ez dute baztertzen etorkizuneanezaugarri berberetako beste zentro batzuk Getxoko beste toki batzuetan ere zabaltzea. |