GETXO KIROLAK

Zerbitzu medikua · Osasun zerbitzua · Kafetegia Ostalaritza · Hitzaldi-aretoa · Batzar-aretoa · Gelak · Gizarte-aretoa · Aparkalekua · Aldagelak · Beste zerbitzuak

 

Zerbitzu medikua
Ezaugarriak: azterketa medikuak egiteko giza baliabide eta baliabide teknikoekin hornitutako zerbitzua (ahelgin-frogak barne).
Sarrera: erreserba egin behar da.

Osasun zerbitzua
Ezaugarriak: 170 m2-ko gunea da eta ondokoak ditu: finlandiar sauna, izpi ultramoreak, turkiar bainua, relaxerako gunea, hidromasajerako bainuontzia, estetika eta masaje zerbitzua. Igerilekuetako eraikinean.
Sarrera: erreserba egin behar da.
Normativa: Es necesario usar chancletas y toalla.
Araudia: txankletak eta toalla erabili behar dira. Beste arlo batzuk: adituak dira zerbitzu honetan dauden langilek.

Kafetegia ostalaritza
Ezaugarriak: taberna, kafetegia eta jatetxea.
Sarrera librea jatetxe eta kanpoko kafetegira. Gizarte kafetegia abonatuentzako bakarrik.

Hitzaldi-aretoa
Ezaugarriak: 300 m2-ko sala 125 pertsonentzako, ikusentzunezkoekin hornitua; eraikinetako igerilekuan kokatuta dago.
Jarduerak: Kongresuak, seminarioak, ikastaroak, gizarte egintzak, aurkezpenak, proiekzioak eta batzarrak.
Sarrera: aurretiaz egin behar da erreserba edo Fadurak programatutako jarduerak izan behar dute.

Batzar-aretoa
Ezaugarriak: 60 m2-ko aretoa 40 pertsonentzako horniturik, altzari guztiekin eta frontoietako eraikinean kokatuta dago.
Jarduerak: Seminarioak eta batzar txikiak.
Sarrera: erreserba egin behar da edo Fadruak programatutako jarduerak izan behar dute.

Gelak
Ezaugarriak: 45 m2-ko bi gela, 36 pertsonona sar daitezke eta frontoietako eraikinetan kokatutak daude.
Jarduerak: ikastaroak, seminarioak, kongresu txikiak eta batzarrak.
Sasrrera: aurretiaz egin behar da erreserba edo Fadurak programatutako jarduerak izan behar dute.

Gizarte-aretoa
Ezaugarriak: ikasketa gunea, mahai-jokuak eta egongelak. 300 m2-ko aretoa da eta igerilekuetako eraikinean kokaturik dago..
Jarduerak: irakurketa, ikasketa, mahai-jokuak.
Sarrera: librea Fadurako harpidedunentzat.
Mahai-jokuen guneko erabilera-araudia: Mahai-jokuen guneko altzariak (eserlekua, mahaiak etab.) ezin da instalazioko beste guneetarako eraman. Mahai-jokuetako guneko altzariak joku horietarako erabiliko dira soilik eta ezingo da beste jardueretarako erabili (ikasi, elkarrizketak etab.). Mahai-jokuak (kartak, partxisa, xakea, rola etab. erabiltzaileek ekarri beharko dituzte. Mahai eta eserleku hauek garbi eta behar den moduan erabiliko dituzte erabiltzaileek eta ez da pintada ezta marrazkirik egingo beraietan.

Aparkalekua
. Faduran ibilgailuentzako aparkaleku zabalak daude eta dohainikoak dira (350 ibilgailu). Gainera, autobusak, motorrak eta bizikletak utz daitezke. Harpidedunek bakarrik erabil ditzakete. Fadurak ez du inolako erantzukizunik izango aparkalekuetan dauden ibilgailuetan lapurketak edo kalteak gertatzen baldin badira.

Aldagelak
Aldageletarako sarrera dohainikoa da harpidedunentzat. Fadurak antolatutako kolektiboei aldagela bat edota arropak gordetzeko armairu bat utziko zaie. Aldagelak zabalik egongo dira beti. Azken horiek erabiliko dira Fadurak egindako banaketaren arabera. Lagun batekin joan behar duten adingabekoen aldagelak eta neskatila eta mutikoentzat diren aldagelak errespetatuko dira.

Beste zerbitzu batzuk
Galdutako objektuak: Fadurak ez du inolako erantzukizunik izango instalazioak erabiltzen dituzten pertsonei materiala edo arropak galtzen bazaizkie. Objektu galduen zerbitzua igerilekuetako eraikinean dago eta bertara biltzen dira galdutako material eta arropak. Horrela, edozer galdu eta hurren hamabost egunetan berreskuratu ahal izango da.
Harpidedunen iradokizun eta iragarkiak: Fadurak zerbitzu baten bidez bideratzen ditu erabiltzaileek instalazio eta zerbitzuen inguruan egiten dituzten iradokizunak. Megafonia zerbitzua bakarrik erabiliko da presazko oharrak emateko. Horrez gain, harpidedunen zerbitzu bat dago instalazio eta zerbitzuen erabiltzaileen artean elkartrukeak egiteko, kirol eta gizarte helburuekin, alegia.
Erantzukizunak istripuren bat izanez gero: Fadurak ez du inolako erantzukizunik erabiltzaileek kirola egiten edo instalazioak erabiltzeko orduan istripu edo ezbeharren bat gertatzen baldin bada, heriotza edo elbarritasunaren kasuan izan ezik. Azken horretarako, aseguruen poliza bat dago. Fadurak behar den moduko aseguru-estaldura du erantzukizun zibilaren inguruko erreklamazioak baldin badaude. Kirolen bat edo gehiago egiten dituztenei federatuaren baimena izatearen abantailak asko dira, beraz, Fadurak federatzeko gomendioa egiten die. Instalazioak erabiltzeko orduan, erantzukizun osoa harpidedunena izango da.