GETXO KIROLAK
Fadurako kiroldegiko instalazio estaliak
Fadurako kiroldegiko instalazio estaligabeak
Gobelako kiroldegiko instalazio estaliak
Gobelako kiroldegiko instalazio estaligabeak
Beste udal instalazioak
 

Nola erabili Getxo Kirolak-eko instalazioak?
Instalazio horiek kasuan kasuko berariazko kirol modalitatea burutzeko erabili behar dira, modalitate eta instalazio horietarako egokiak diren kiroletarako soineko eta oinetakoak erabiliz. Debekatuta dago josteta guneetan eta aldageletan jatea edo/eta erretzea.
Tenis eta padel pistetan eta pilotalekuetandebeku da bakoitzean 4 pertsona baino gehiago egotea, salbu eta Getxo Kirolakek antolatzen dituen ikastaroetan.
Estaliak ez diren instalazioetan debeku da bizikletaz ibiltzea. Bizikleta horiek ondore horretarako dauden leku egokietanutziko dira.
Erabiltzaileei instalazio horien mantenuan laguntzeko eskatzen zaie, eta ondore horretarako kiroletako oinetakoak edo arropak komunetan ez garbitzeko, aldageletan eta eraikinetan basaz betetako oinetakoekin ez sartzeko-garbitzeko iturriak erabiliz- eta era guztietako zaborrak botatzeko paperontziak erabiltzeko eskatzen zaie. Jarduketa horiek zehapenak ezartzeko modukoak izango dira.
Norberaren osasunagatik dutxa eta aldageletan txankletak erabiltzea gomendatzen da.
Arropategiaren zerbitzua txanponak behar dituzten takila indibidualen bidez egiten da. Takilako giltza galtzen bada derrigorrezkoa izango da hori berriz jartzeko beharko den zenbateko ordaintzea. Bertan dauden objektuak ateratzeko harpidedunei jaramon egiteko zerbitzuari jakinarazi behar zaio enplegatu batek takila hori zabaldu dezan.
Takilako giltza duen eskumuturrekoa jartzea edo hori zaintza gomendatzen da.
Getxo Kirolakek antolatzen dituen taldeek kasuan esleituko zaizkien kaiolak erabili hala izango dituzte..
Takilak eta kaiolak irekita geratuko dira instalazioa ixten den unean, salbu eta . –aurrez Getxo Kirolakekin ados jarrita– kiroletako materiala biltzeko erabiltzen direnak. Eguna bukatzen deneantakilaren bat itxita badagoireki egingo da eta barruan duena aterako da.
Ile-lehorgailuek txanponik gabe funtzionatzen dute. Horien neurriko erabileraegitea gomendatzen da..
Getxo Kirolakek ez die erabiltzaileei kirolerako materialik ematen, salbu eta Getxo Kirolakek berak antolatzen dituen jardueretako berariazkoa.
Instalazioetako material, leiho, elementuak eta abar apurtzen direnean horren berri emango zaio Getxo Kirolakeko pertsonalari, langile horiek istripurik ez gertatzeko beharrezko neurriak har ditzaten..