GETXO KIROLAK
 
Fadurako estali gabeko instalazioak

Igerilekuak
Tenis pistak
Padel pistak
Kirol askotarako pistak
Errugby zelaia
Futbito zelaia
Belodromoa
Belar Hockey zelaia
Barruko futbol zelaia
Boluako futbol zelaiak, 1-2-3.
Atletismo pista
Umeentzako parkea
Zirkuitu naturala
Bideetako hezkuntza pista

Igerilekuak

Ezaugarriak: 50 x 21,50 m-ko igerileku bat; 25 x 12,5 m-ko beste bat eta umeentzako jolasteko 12,5 x 12,5 meta 0,25 m-ko sakonerako beste bat.
Jarduerak: Igeriketa, waterpoloa, bainu askeaeta Getxo Kirolakek antolatzen eta programatzen dituen bestelakoak.
Sarbidea: Sarbidea aseak da udan (ekainetik irailera).
Araudia:
- Derrigorrezkoa da bainua hartu aurretik dutxatzea, eta baita txanoa eta txankletak erabiltzea ere.
- Debeku da irratiak, kaseteak, discmanak eta abar erabiltzea, salbu eta aurikularrekin.
- Ezin da hondartza eta berdeguneen esparruan ezer jan, salbu eta uharteetaneta horretarako dauden guneetan.
- Umeentzako kotxeak ezin dira hondartzen esparrura sartu eta berdeguneetan eta uharteetan utzi behar dira.
- Debeku da bainatzeko esparruan jantzita edo oinetakoak soinean edukita egotea. Derrigorrezkoa da txankletak erabiltzea.
- Gainerako erabiltzaile edo abonatuak eragozteko izan daitezkeen jolas guztiak debeku dira, hala uraren barrukoak nola kanpokoak.
- Debeku da baltsa, baloi, koltxoneta eta bestelako objektu pneumatikoak erabiltzea, eta baita aletak, manoplak eta abar ere, Getxo Kirolakek berak edo horren berariazko baimenarekin antolatzen diren jardueretan izan ezik.
- Debeku da igerilekuaren esparruan mozten duten objektuak sartzea, eta baita botilak, ontziak, urpeko betaurrekoak eta abar ere.
- Debeku da paperontzietatik edo ondore horretarako gaituta dauden tokietatik kanpo zaborrak eta hondakinakbotatzea.
- Debeku da bainatzeko esparruan korrika ibiltzea.
- Debeku dira oihuak eta irainak, hala igerilekuetan nola aldageletan.
- Debeku da zazpi urtetik beherako umeak bakarrik bainatzea.
- Debeku da "Fadura txiki" umeentzako esparruan bost urtetik gorakoak sartzea.
Bestelako datu batzuk:Era iraunkorrean sorosleak daude zaintza lanak egiten. Aukera dago etzanlekuak eta aulkiak alokatzeko, ezarrita dauden tasen arabera.

Tenis pistak
Ezaugarriak: Tennis-quick behea duten zortzi pista; argiztapen artifiziala dute.
Jarduerak: Tenisa.
Sarbidea: Ezarrita dagoen prezioa ordaindu eta aurretiazko erreserbari lotuta dago.
Araudia:
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.
- Ezin da bizikletarik sartu.
- Debeku da pista bakoitzeko 4 erabiltzaile baino gehiago egotea, salbu eta Getxo Kirolakekantolatuko dituen ikastaroetaneta klub federatu hitzartuen entrenamenduetan..
- Debeku da elastikoa kentzea.

Padel pistak
Ezaugarriak: Belar artifizialezko zorua duten de zazpi pista; argiztapen artifiziala dute.
Jarduerak: Padela.
Sarbidea: Aurretiazko erreserbari lotuta dago.
Araudia:
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea. Halaber, derrigorrezkoa da padelean egiteko arauzko palak eta pilotakerabiltzea.
- Debeku da pista bakoitzeko 4 erabiltzaile baino gehiago egotea, salbu eta Getxo Kirolakekantolatuko dituen ikastaroetan.
- Debeku da elastikoa kentzea. .

Kirol askotarako pista
Ezaugarriak: kirol askotarako 44 x 24 metroko pista (PD-3)eta zeharkako saskibaloirako bi pista, 26 x 14 metrokoak (PD- 1eta PD - 2), zementu leunduzkoak.
Jarduerak: Saskibaloia, eskubaloia, aretoko futbola, patin gaineko hockeya eta aretokoa, patinajeaeta boleibola.
Sarbidea: Askea, ezarrita dauden tasak ordaindu eta aurretiazko erreserbari lotuta dago.
Araudia:
- PD-3ren erabilerakesan nahi du ezin direla erabili PD-1eta PD-2.
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.
- Areto futbola eta eskubaloia PD-3an baino ezin dira egin.

Errugby zelaia
Ezaugarriak: 134 x 68 m-ko errugby zelaia, belar naturalekoa; argiztapen artifiziala du.
Jarduerak: Errugbyaeta Getxo Kirolakek baimenduko dituen beste batzuk.
Sarbidea:
- Erabilerari dagokionez lehentasuna du Getxo Rugby Taldeak, klub horrek erabiltzeko hitzarmena duelako sinatuta Getxo Kirolakekin.
- Aurretiazko erreserbari lotuta dago.

Futbito zelaia
Ezaugarriak: Futbito zelaia, areto futbolekoa, 44 x 24 metrokoa; belar artifizialezkoa; argiztapen artifiziala du.
Jarduerak: Futbitoa / areto futbola.
Sarbidea: Ezarrita dauden tasak ordaindu eta aurretiazko erreserbari lotuta dago.
Araudia:
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak eta takorik gabekoak erabiltzea.
- Debeku da barruko esparru osoan eta inguruetan pipak eta antzekoak jatea.

Belodromoa
Ezaugarriak: Hastapenerako belodromoa, 400 m-ko luzeraduena eta asfaltozko zorua; argiztapen artifiziala du.
Jarduerak: Txirrindularitza.
Sarbidea: Askea. Erabilera murriztua errugby partidak daudeneaneta kontrolatua errugby entrenamenduetan.
Araudia:
- Derrigorrezkoa da norabide bakarrean zirkulatzea. Aurreratzeak kanpoaldetik egingo dira.
- Kaskoa erabiltzea gomendatzen da.
- Ezin da gurpil osagarriak dituzten bizikletarik sartu (haurrak).
- Debeku da bizikletak belodromoaren barruan estazionatzea.

Belar hockeyko zelaia
Ezaugarriak: 91,5 x 55 m-ko hockey zelaia,belar artifizialezkoa; argiztapen artifiziala du.
Jarduerak: Belar hockeyaeta futbola.
Sarbidea: Ezarrita dauden tasak ordaindu eta aurretiazko erreserbari lotuta dago
Araudia:
- Debeku da takodun kirol oinetakoak erabiltzea.
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.
- Futbol zelai moduan erabiltzeko erabiltzaileek ateak jarri eta kendu beharko dituzte. Erabilera hori erreserba egiten denean jakinaraziko da.

Barruko futbol zelaia
Ezaugarriak: 90 x 55 metroko zelaia, hondarrezkoa; argiztapen artifiziala du.
Jarduerak: Futbola, beisbolaeta Getxo Kirolakek antolatzen eta programatzen dituen beste batzuk.
Sarbidea: Ezarrita dauden tasak ordaindu eta aurretiazko erreserbari
Araudia:
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.

Boluako futbol zelaiak, 1-2-3
Ezaugarriak: Hiru futbol zelai dira,100 x 60 (C-1), 95 x 58 (c-2)eta 100 x 63 (C-3), belar artifiziala dute. Halaber, 7ko futbolekobi zelai, zeharkakoak; argiztapen artifiziala dute.
Jarduerak: Futbola
Sarbidea: Lehentasuna dute Getxo Kirolakekin erabiltzeko hitzarmena sinatuta duten Getxoko klub federatueketa, halaber, ezarrita dauden tasak ordaindu eta aurretiazko erreserbari lotuta dago, ostegunetik hasita, larunbat, igande eta jaiegunetan jolasteko.
Araudia:
- Debeku da takodun kirol oinetakoak erabiltzea.
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.
- Debeku da barruko esparru osoan eta inguruetan pipak eta antzekoak jatea
- Ikusleek ezin dira futbol zelaietara sartu 7ko futboleko partidak daudenean.

Atletismo pista
Ezaugarriak: 400 m-ko luzera duen atletismo pista, zortzi kalekoaeta material sintetikozkoa; argiztapen artifiziala du.
Jarduerak: Atletismoa.
Sarbidea: Askea.
Araudia:
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.
- 1 eta 2. kaleak ezin dira erabili, salbu eta lehiaketa ofizialetan. Entrenamenduetarakoderrigorrezkoa da 3eta 4. kaleak erabiltzea; funtsa erdiko abiadurako entrenamenduetan 5eta 6. kaleak; funtsako entrenamenduetarako 7eta 8. kaleak dira.
- Jaurtiketa eta jauzien entrenamenduetarako (pertiga, altuera, etab.) Getxo Kirolaken baimena behar da.
- hesiak, erabili ondoren, postako muturrera eramango dira.

Umeentzako parkea
Ezaugarriak: 3.000 m2-ko jolasen esparrua, belar naturalekoaeta kautxuzkoa, Joko egokituak ditu, eta baita argiztapen artifiziala ere.
Jarduerak: Jolasa.
Sarbidea: Askea, 12 urtetik beherakoentzat.
Araudia: debeku da 12 urtetik gorakoek erabiltzea.

Zirkuitu naturala
Ezaugarriak: 1.200 metroko ibilbidea duen zirkuitua, belar naturalekoa.
Jarduerak: Lasterketa iraunkorra.
Sarbidea: Askea.
Araudia:
- Baldin eta euria egin duelako basaz beteta badago ez erabiltzea gomendatzen da.
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.

P Bideetako hezkuntza pista
Ezaugarriak: Bideetako hezkuntza pista, 2.875 m2-koa. 3 metroko errei bikoitzeko asfaltozko bi galtzadako hiriko zirkuitua du; 1.80eta 2.00 metroko espaloiak ere baditu.
Jarduerak: Lehentasuna ematen zaio bideetako hezkuntzari eta bizikleta, patin eta patineteen pistari. 12 urtetik beherakoentzat da.
Sarbidea: Askea, murriztua Bideetako Hezkuntza ikastaroak jardunean daudenean
Araudia:
- erabilera askea dagoenean pistako seinalizazioari kasu egitea gomendatzen da.
- Debeku da galtzadan oinezkoak egotea.
- Debeku da gailu telezuzenduak erabiltzea.
- parkea eta tenis pistak oso hurbil daude euren artean etahorregatik ahotsari dagokionez neurriz berba egitea gomendatzen da.