GETXO KIROLAK
Fadurako instalazio estaliak

Igerilekuak
Fitness-Muskulazio aretoa
Erabilera askotako bi areto
Gimnasialekuak (pilotalekuen eraikina)
Gimnasialekua(atletismoko harmailetan)
Kiroldegi estalia
Pilotalekuak
Tenis pista estaliak

Igerilekuak
Ezaugarriak: 25 x 12,50 metroko igerileku bat, 1.40eta 2.12 metro arteko sakonera duena, eta ikasteko beste igerileku bat, 12,50 x 5 metrokoa eta 0.90 metroko sakonera duena. Harmailetan 300 pertsona sartzen dira. Igerilekuen eraikinean daude.
Jarduerak: Igeriketa, waterpoloaeta Getxo Kirolakek antolatzen dituen beste batzuk.
Sarbidea: Askea.
Erabiltzeko arautegi berezia:
- Derrigorrezkoa da bainua hartu aurretik dutxatzea, eta baita txanoa eta txankletak erabiltzea ere. Getxo Kirolaken ikastaroetarako erreserbatu diren kaleak zaindu behar dira.
- Debeku da igerilekura kaleko arropa eta/edo oinetakoekin sartzea.
- Derrigorrezkoa da norberaren arropa eta gainerako gauzak aldageletako takiletan uztea.
- Debeku da poltsekin sartzea.
- Debeku da korrika, jauzi edo bultza egitea, edo gainerako erabiltzaileei eragozteko moduko bestelako jarduketak.
- Debeku da baloiak, koltxonetak eta bestelako elementu batzuk erabiltzea, adibidez, urpeko betaurrekoak, aletak, manoplak.., salbu eta Getxo Kirolakek antolatuko dituen edo horren berariazko baimenarekin egiten diren jardueretan.
- Debeku da txistua botatzea, pixa egitea edo, oro har, uraren kalitatea kaltetzen duen beste edozein.
- Debeku da aldagela eta igerilekuen esparruan erretzea, eta baita horietara beirazko ontziekin sartzea ere.
- Adingabekoak beti egongo dira pertsona heldu batekin.
- Bakarrik dauden 16 urtetik beherakoek beranduen 20.00etan aterako dira igerilekuen esparrutik.
- Podiuma sorosleek baino ezin dute erabili.
- Kalearen eskuinaldetik igeri egitea gomendatzen da, kortxeren ondotik.
- Bestelako gauza batzuk.
Bestelako datu batzuk:Era iraunkorrean sorosleak daude zaintza lanak egiten.
Fitness-Muskulazio aretoa
Ezaugarriak: 400 m2-ko aretoa, muskulazio eta jarduera kardiobaskularreko elementuekin ekipatuta. Igerilekuen eraikinean dago.
Jarduerak: Mantenu fisikoa, muskulazioa eta errehabilitazioa.
Sarbidea: Fitness-muskulazio zerbitzuko abonatuentzat baino ez.
Erabiltzeko arautegi berezia:
- Beharrezkoa da erabili aurretik norberaren burua egiaztatzea.
- Derrigorrezkoa da toaila txiki bat eta kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea. Debeku dira txankletak.
- Erabat dago debekatuta elastikoa kentzea.
- Mankuernak, pisuak eta barrak erabili ondoreneuren bidezko lekuetan utzi behar dira.
- Debeku da poltsekin sartzea.
- Laneko egitaraua zerbitzuko pertsonalak egiten du, erabiltzaileen beharrizanen arabera.
Bestelako datu batzuk:Era iraunkorrean pertsonal espezializatuak zainduta dago. Norberaren gauzak uzteko kutxatxo itxiak ditu.
Erabilera askotako bi areto
Ezaugarriak: 188 m2eta 144 m2 aretoak, hurrenez hurren, Behea zurezkoa daeta ispiluak, barra, horma-barrak, soinua eta tatamia ditu (2. aretoa). Igerilekuen eraikinean daude.
Jarduerak: Arte martzialak, soinketa, aerobika, gimnasia, mantenua, yoga, dantzaeta Getxo Kirolakek antolatzen dituen beste batzuk.
Sarbidea: Getxo Kirolakek programatu eta antolatzen dituen jardueretarako baino ez.
Erabiltzeko arautegi berezia:
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.
- Debeku da poltsekin sartzea.
- Bigarren aretoan tatamia oinutsik, gimnasia egiteko zapatila arinekin edo galtzerdiekin erabiliko da.
Gimnasialekuak.(Pilotalekuen eraikina)
Ezaugarriak: 364 m2eta 192 m2-ko gimnasialekuak. Ispiluak, barra, horma-barrak eta gimnasia suediarra egiteko elementu finkoak dituzte. Pilotalekuen eraikinean daude.
Jarduerak: Arte martzialak, gimnasia suediarra, soinketa, aerobika, mantenu gimnasia, yoga, dantzaeta Getxo Kirolakek antolatzen dituen beste batzuk.
1. gimnasialekua:
Sarbidea: 1. gimnasialekua irekita dago 14 urtetik gorakoentzat eta heldu batekin datozen adingabekoentzat, salbu eta Getxo Kirolakek antolatzen dituen jardueren ordutegian. Getxo Kirolakek antolatzen dituen ikastaroen ordutegian murriztu egiten da ikastarokoak ez diren eta irakaslearen baimenik gabeko erabiltzaileen erabilera.
Araudia:
- Erabilera bukatu ondoren derrigorrezkoa da erabili den material guztia jasotzea eta ordenatzea.
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.
- Debeku da poltsekin sartzea eta baita elastikoa kentzea ere.
- Gimnasialekuaren barruan debekatuta dago jatea.
- Kasete, irrati eta abarren erabilera debekatuta dago baldin eta ez badagimnasiako ariketak egiteko edo une horretan gimnasialekuan pertsona gehiago daudeneaneta gainerako taldeak eragozten direnean. Hau guztia gorabehera,bolumena neurrikoa izango da.
2. gimnasialekua
(Getxo Kirolakek antolatzen eta programatzen dituen jarduerak egiteko baino ez).
Araudia:
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.
- Debeku da poltsekin sartzea.
Gimnasialekua (atletismoko harmailak)
Jarduerak: Berotze-ariketak, luzatze-ariketak, etab.
Sarbidea: 14 urtetik beherakoek ezin dute erabili heldu batekin ez badoaz.
Araudia:
- Kirolerako oinetako garbiak eta takorik gabekoak erabiltzea.
- Debeku da bakarrik dauden adingabekoek erabiltzea.
- Ezin da gimnasialekutik elementurik atera.
- Ezin da ezer jan eta debeku da elastikoa kentzea.
- Irrati-kaseten erabilera haizu da, gainerako erabiltzaileen artean eragozpenik sortzen ez badaeta kirol erabilerarako bada.
- Lehentasuna izango dute Getxo Kirolakek antolatzen dituen ikastaroek.
- Gimnasialekua uzterakoan dena jasota eta ordenatuta utziko da.
Kiroldegi estalia
Ezaugarriak: Erabilera askotako aretoa, 44 x 24 m-koa. Behea zurezkoa da; kortinen bidez hiru modulutan banatu daiteke (saskibaloia / boleibola). Harmailak 650 pertsonarentzat dira. Igerilekuen eraikinean dago.
Jarduerak: Badmintona, saskibaloia, eskubaloia, aretoko futbola, gimnasia erritmikoa, netballaeta boleibola.
Sarbidea: Aurretiazko erreserba, prezio ezarria ordainduta.
Araudia:
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea. Ez da aplikatzen 18 urtetik beherakoentzako doako erreserbaren araua.
- Aretoko futbol eta eskubaloi erabilerabakarrik egingo da pista osoan.
- Debeku da poltsekin sartzea.
- Debeku da erretzea eta jatea.
- Debeku da elastikoa kentzea.
Pilotalekuak
Ezaugarriak: Bi pilotaleku luze (zestaeta pala), pilotaleku laburra (paleta), pilotaleku laburra (eskuz egiteko)eta trinketea. Pilotaleku luze nagusiak 2.000 pertsonentzako harmailak ditu.
Jarduerak: Euskal pilotaeta frontenis espezialitate guztiak. Paletan egiteko pilotaleku laburrean, aldi berean, aretoko futbolean eta saskibaloian egin daiteke.
Sarbidea: Erreserbatu egin behar da eta ezarrita dauden tasak ordaindu.
Araudia:
- Derrigorrezkoa arropa eta oinetako garbiak erabiltzea eta, zestaeta pala espezialitateetan, derrigorrezkoa da kaskoa jartzea. Paletan egiteko pilotaleku laburrean, kirol askotako pista moduan erabiltzekoa, erabiltzaileek ateak jarri beharko dituzte, eta kortina kendu. Erreserba egiten deneanegin nahi den erabilera horri buruzko informazioa emangoda.
- 4. pilotalekuan ezin da bestelako jarduerarik egin kantxaren kanpoaldean.
- Pilotalekuan 4 erabiltzaile baino ezin dira egon, salbu eta Getxo Kirolakekantolatuko dituen ikastaroetan edo 4. pilotalekua kirol anitzerako pista moduan erabiltzen denean.
- Ezin da pilotalekua aldi berean bi alderdietan jolasteko erabili baldin etabaimenduta dagoen pertsonen kopurua gainditzen bada.
- Debeku da elastikoa kentzea.
Tenis pista estaliak
Ezaugarriak: 6 pista. Behea sintetikoa daeta argiztapen artifiziala dute.
Jarduerak: Tenisa.
Sarbidea: Erreserbatu egin behar da eta ezarrita dauden tasak ordaindu.
Araudia:
- Derrigorrezkoa da kirolerako arropa eta oinetako garbiak erabiltzea.
- Debekatuta dago erretzea eta edatea.
- Debeku da esparruan bizikletak sartzea.
- Debeku da pista bakoitzeko 4 erabiltzaile baino gehiago egotea, salbu eta Getxo Kirolakekantolatuko dituen ikastaroetaneta klub federatu hitzartuen entrenamenduetan.
- Debeku da elastikoa kentzea.