LETREN TERRAZAK
UDAKO LIBURUTEGIAK

Udako liburutegietara umeak eta umeak ez direnak hurbiltzen dira

Uztailaren 12tik abuztuaren 31era
Algortako Geltokiko Plaza, Sarri Plaza (Andra Mari) eta Areetako Geltokiko Plaza
12.00-14.00 eta 17.30-20.30 astelehenetik ostiralera

Kalean eta giro ludikoan irakurketetara iristeko aukera zabaltzen diete getxotar guztiei udako liburutegiek. Aurten, Letren Terrazak udarako bereziki aukeratutako bi mila liburu baino gehiago eskainiko dituzte. Horrez gain, irakurketaren zaletasunari giro egokia emateko asmoz, gazte eta haurrei zuzendurik, jokoak, tailerrak eta beste zenbait jarduera osatuko dira.