| GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK | |
| Urriak 23, igandea Areetako Musika Eskola 13.00, gaztelaniaz 18.00, euskaraz sarrera_ 3€ |
|
| NIRETZAKO! Trokolo |
|
|
Obra honetako protagonistak magdalena erraldoi bat gosaltzen du egunero, telebista erraldoi interaktiboa aurrean duela. Publizitateak telebista bereganatu duela ohartuko da bat-batean: edozer lortzeko erosi beharra dago, eta besaulkitik mugitu gabe gainera. Nork ez dio horri men egingo? Trokolo Trokolo konpainia 1986an sortu zen, Irunen. Hasierako asmo nagusia antzerki komikoa ikertzea zen. Urte hauetan zehar, estilo bereziko ikuskizunak eraman ditu taulara, hauek esaterako: "Comedia del Arte", "Cabaret" eta "Clown". Haur eta helduentzako lanak egiten dituzte, eta dibertitzea eta gogoetara bultzatzea dituzte asmo nagusi. Horregatik mintzo dira azken lanean publizitateaz, publizitatearen helburu, trikimailu eta emaitzez. Fitxa teknikoa eta artistikoa: |
|