GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK
Urriak 15, larunbata
Areetako Musika Eskola
13.00, gaztelaniaz
18.00, euskaraz
sarrera: 3€
TITIRIKONTUKONTARI
Gorakada

Titirikontukontari txotxongilo ikuskizun bat da. Lan honetan hainbat ipuin kontalarien ahotsak elkartzen dira. Pertsonaiak ugariak eta dibertigarriak dira: Txinako enperadore bat egongo da esaterako.

Gorakada

Gorakada konpainia Durangon sortu zen 1987an, hainbat gazteren zaletasunaren ondorio. Gazte horiek Julio Perugorria zuzendariaren antzerki eskolako Batxilergo Institutuan eta Geroa Antzerkiaren Udal Taierrean hartu zuten parte aurretik.

Gorakada konpainiaren helburu nagusia bereziki haurrentzako lanak egitea izan zen hasieran, Durangon bazegoelako antzerki konpainia profesional bat, Geroa, eta hura arduratzen zelako helduentzako lanez. Ordutik, txotxongiloak sortu eta manipulatzeko ikastaroak egiten hasi ziren eta beren ekitaldietan erabiltzen ondoren.

Sarrerak online erosteko lotura