| GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK | |
| Urriak 22, larunbata Algortako metro plaza 12.30 euskaraz |
|
| XURDIN IPOTXEN MUNDUAN Xurdin |
|
|
Iratxoen munduan murgildu nahi baduzu, "Xurdin Ipotxen munduan" ezagutzeko unea da. Lagunekin jostatzeko abentura berriak aurkituko dituzu hemen, eta iratxoen magia deskubrituko duzu, Xurdin basoan. Jolasak, mozorroak, dantzak, kantak eta beste hainbat gauza, haur eta iratxoak protagonista direla. Obra honetako pertsonaiak irudika litekeen baso zoriontsuenean bizi dira, tristeziarik eta asperdurarik ez dagoen basoan. Xurdin eta haren lagunak abentura liluragarrietan murgilduko dira, baian gaizkile batek planak aldaraziko dizkie. Haurren eta iratxoen laguntza beharko dute irtenbidea aurkitzeko. |
|