| GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK | |
| Getxo Antzokia 20.00 urriak 21, ostirala, euskaraz urriak 22, larunbata, gaztelaniaz sarrera: 9€ (7€ gazte txarteldun eta jubilatuentzat) |
|
| AU REVOIR TRIUNFADOREAK Antzerkiola Imaginarioa |
|
|
"Au Revoir Triunfadores, una comedia triste de los tiempos modernos" antzezlanean antipoeta batek eta mago batek hartuko dute parte. Magoak uste du hipopotamo bihurtzea dela egungo arriskurik handiena. Hau da, animalia motel, axolagabe, astun eta patxadazalea. Komedia triste honetako garaileek erabaki bat hartuko dute: metamorfosi arriskutsua gertatu aurretik hil beharko dute. Zubia izango da jomuga, nork bere buruaz beste egiteko amildegi bikaina. Antzerkiola Imaginarioa Konpainia honen hitzetan, "garai berrietako komedia tristea" da ikuskizuna. Denborak aurrera egiten duela ezin jasan duten pertsonaia garaileak bildu dituzte antzezlanera. Denboraren joanari buruzko gogoeta sakona da, biziari eta arrakastari buruzkoa. Ildo horretan, emaitza argia da: garaileak porrotaren erakusgarri argiena dira, pertsonai horientzat hobe da hiltzea, edo nork bere buruaz beste egitea, betiko osorik degeneratu aurretik. Pertsonaiak arestian azaldutako planteamenduaren metafora dira. Ikuskizunaren erritmoak pixkanaka emango dizkigu ulertu eta interpretatzeko giltzak. Fitxa teknikoa eta artistikoa: |
|