GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK
Urriak 16, igandea
Getxo Antzokia
20.00
gaztelaniaz
sarrera: 9€ (7€ gazte txarteldun eta jubilatuentzat)
Como agua para chocolate antzezkizunaren irudia
COMO AGUA PARA CHOCOLATE
Ados

www.adosteatroa.com

"Como agua para chocolate" maitasunari eta pasioari, tradizioari eta janari onari buruzko istorio gozoa da. Maitasun eta gorroto komedia bat da, sukaldeko errezeta eta etxeko sendabideei buruzkoa.

Obraren zuzendari Garbi Losadak istorioa kontatu eta elipsi gehiegi egin gabe sintetizatu du eleberria. Horri esker, antzezlanak erritmo zinematrografikoa du ia. Muntaia irudimen handikoa da, eta arina. Guztiaren osagarri irudiak baliatuko ditu, narrazioa garatzeko eta ikusgarritasuna indartzeko.

Ados

Ados konpainia 1995ean sortu zen eta ordutik arrakasta handiko lanak eraman ditu taulara. Besteak beste, azpimarratzekoak dira "Manolito Laubegi", "John Wayneren laguna" eta egungo "Las mujeres de verdad tienen curvas" lanak.

Guztiei harrera beroa egin diete hal kritikak nola ikusleek. Gainera, hainbat sari ere jaso ditu konpainiak, Arte Eszenikoen "Max Saria" eta "Ercilla Saria", esaterako.

Fitxa teknikoa eta artistikoa:
- Zuzendaritza: Garbi Losada
-Aktoreak: Antonio Castro, Tania de la Cruz, Mila Espiga, Iñake Irastorza, Koldo Losada, Elisa Mariñas, Javier Tolosa, Esther Uria, Ana Lucía Villate
- Eszenografia: Fernando González Ansá
- Jantziak: Pedro Moreno
- Musika: Aitor Amezaga
- Produkzioa: Jon Eskurdia

Sarrerak online erosteko lotura