GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK
Urriak 16, igandea
Areetako Musika Eskolan
13.00, gazteleraz
18.00, euskaraz
sarrera: 3€
SUPITUKI
Gari, Montxo eta Joselontxo

Pailazo hauek klasikoak dira, betikoak. Tradiziozko elementuekin eguneratu eta ikuskizun osotu, zaindu eta gure garaiko ezaugarri eta beharretara egokitua sortu duten zirkuko betiereko pailazoak dira.

Gari, Montxo eta Joselontxoren lanaz gozatzeko, ikuskizuna ikusi behar da, zirkuan ohikoa den bezala, pailazoekin eurekin bizitzeko. Haur eta heldu, adin guztietako pertsonentzako emankizuna da. Klasikoa eta tradiziozkoa, baina egungo garaira egokitua.

Gari, Montxo eta Joselontxok ikuskizuna hasi nahi dute baina arazo bat izango dute: magoa ez da garaiz iritsiko. Ikuskizuna hastear denez, Gari magia egiten saiatuko da. Azkenean "Supituki", benetako magoa, iritsiko da. Hala ere, magoari elementu garrantzitsuena ahaztuko zaio: laguntzaile bat beharko du, eta ikusleen artean aukeratu beharko du bat.

Fitxa teknikoa eta artistikoa:
- Zuzendaritza: Ramón Irizar
- Gidoia: Ramón Irizar
- Aktoreak: Garikoiz Muñoz, Ramón Irizar, Joxean Malvido
- Produktorea: Garikoitz Muñoz
- Musikaren moldaketa: Ramón Irizar
- Jantziak: Ana Guerra eta Garikoitz Muñoz
- Soinua: Sergio Hernández eta Joxean Rodríguez
- Argiak: Sergio Hernández eta Joxean Rodríguez
- Eszenografia: Garikoitz Muñoz

Sarrerak online erosteko lotura