GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK
Urriak 16, igandea
Algortako metro plazan
12.30
euskaraz
NUMENES
Yarleku

Zirkua, antzerkia eta kale-animazioa uztartzen dira gure herri kulturako pertsonaia mitologiko asko jasotzen dituen ikuskizun honetan. Ikuspuntu komikoa, eszenografia landua eta zirkuko elementuak dira osagai nagusiak.

Leku menditsu batean, bi deabru jaioko dira eguzki-lore batetik, baina ez dute ama nor duten jakingo. Ieltxuk lagunduko diela egingo die zin, baina engainatu egingo ditu eta deabruak egingo dira bidean. Euskal mitologiako hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte, hala nola, basajauna, lamia eta sorgina.

Ieltxuak bidea nondik den adierazten ez diela-eta nazkatuta, ama aurkezteko exijituko diote deabruek, baina Ieltxua erritozko perkusioa jotzen hasi eta desagertu egingo da. Lurretik jentilak sortuko dira, eta han agertuko da Mari, deabruen ama.

Urriak 23, igandea
Getxo Antzokia
20.00
sarrera: 9.00€ (7.00€ gazte txarteldun eta jubilatuentzat)

LES DIABLES NOIRS
Deabru Beltzak

"Deabru Beltzak" taldearen azken ikuskizuna berria, autonomoa, estatikoa, komikoa, ikusgarria, musikala eta piroteknikoa da. Aurreko urteetako esperientziak biltzea du helburu. "Les diables noirs" da konpainiaren azken lana. Ekialdetik, urruneko Mendebaldetik eta beste hainbat lekutatik etorritako sei deabru bilduko dira agertokian. Gizarte estamentu askotakoak dira gainera, elizkoiak eta kabaretariak, besteak beste.

Musika oso garrantzitsua izango da ikuskizun honetan, eta hainbatetan, ikusleak ezinbesteko izango dira erritmoari eusteko. Perkusioaz gain, ahotsak, kanta abestuak, Karibeko erritmoak eta tradiziozko zapateatuak izango dira.

Esketxak eguneroko bizitzako gorabehera bereziak izango dira. Bidaiak, bizipenak eta elkarrekin bizitakoak, sineskortasun komikoak estalita ageri den umore beltzak osaturik. Musika izango da muntaia zoro honen hari nagusia. Zirkuko saio negargarriak, bat-bateko saioak, klakea eta mundu osoko dantzak eta soinuak bilduko dira.

Metodoak sinkronizatzea da ikuskizun honen helburuetako bat; clown, laban, piroteknia eta perkusioa, esaterako. Bestalde, rol eta jarrera aldaketa azkarrak behar dituzten pertsonaiak sortu nahi dituzte.

Musika, antzerki eta piroteknia ikuskizuna da beraz, kalekoa eta testurik gabea. Konpainia hau da Euskal Herrian lan metodo hori erabiltzen lehena.

Fitxa teknikoa eta artistikoa:
- Zuzendaria: Garbitxu
- Aktoreak: Zesar Arroyo, Fernando Barado, Raúl Soriano, Txabi Elkorobarrutia, Mª José Gómez, Alejandra Fernández
- Jantziak: Deabru Beltzak
- Musika: Raúl Soriano

Sarrerak online erosteko lotura