| GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK | |
| Urriak 22, larunbata Areetako Musika Eskola 13.00, gaztelaniaz 18.00, euskaraz Sarrera: 3€ |
|
| LAZARO TXIKI Malas Pulgas |
|
|
Malas Pulgas taldeak haurrentzako ipuin klasikoak kontatzen ditu. Bi helburu nagusi ditu: ahozko tradizioaren bitartez kontatu eta antzeztea, eta haurrak lan klasiko unibertsalak irakurtzera bultzatzea, erraz barneratu eta ulertu ditzaten. Malas Pulgasek denbora luzea darama lanean, haurrek jolasten ikas dezaten. Obren alde komikoa azaleratzen saiatzen da, baina jatorrizko zentzua aldatu gabe. Bere obrak martxan jartzeko, pertsonaien bizipenak baliatzen dituzte ikusleen arreta bereganatzeko. Aitzitik, literatura klasikoaren generoaz gain bestelakorik ere lantzen dute. "Izarretako gerra" filma eta Lorcaren "La zapatera prodigiosa" lanak esaterako, egokitu eta taulara eramango ditu Malas Pulgas taldeak. Haurrak Tormesko Itsumutila obrarekin lehenengoz harremanetan jartzea da lan honen asmoa, ondoren liburua gogotsu irakur dezaten. Fitxa teknikoa eta artistikoa: |
|