| GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK | |
| Urriak 23, igandea Algortako metro plaza 12.30 euskara |
|
| JOXEPI DENDARIA Gorringo |
|
|
Joxepi dendaria pozik bizi da bere saltokian. Bere negozioaren aldamenean hipermerkatu handi bat zabalduko dute, ordea. Jendea merkatu erraldoira joaten hasiko da eta, bezeroak erakartzeko, objektu bereziak saltzen hasiko da Joxepi. Mariasun Landaren ipuina oinarri hartuta, "Joxepi dendaria" obra aurkeztu du aurten Gorringok. Kalera ateratzeko baina konpainia honek egokitu egin du narrazioa. Zuzeneko musika erantsi dio, eta zehaztasun guztiak banaka-banaka landu ditu. Gorringo Gorringo konpainiak hamar urte daramatza haur eta helduentzat antzerki lanak egiten. Urtero, udan, kale ikuskizun bat prestatzen du euskaraz. Azken bi urteetan honako ekoizpen lan hauek egin ditu: "Tristeak kontsolatzeko Makina" eta "Munduko arrautzarik handiena" haurrentzat, eta "Kutsidazu bidea Isabel" helduentzat. Antzerkiez gain, Gorringok ipuinak kontatzen ditu Euskal Herriko liburutegietan. Azken ipuina Bernardo Atxagaren "Antonio Apreta" izan da. Fitxa teknikoa eta artistikoa:
|
|