GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK
Urriak 14, ostirala
San Nikolas plaza
22.00
Carbon Club antzezkizunaren irudia
CARBÓN CLUB
Markeliñe

www.markeliñe.com

"Carbón Club" lanean, mehatze baten ahoa izango da itzal galduen kabaret berezi baten agertokia. Baina mehatzearen paisaiatik harago, atzoko historiak kontatuko dizkigute pertsonaiek, giza balioak oinarri dituztela: elkartasunaren garrantzia, gizontasuna eta espiritu borrokalari eta aldarrikatzailea...

Obra honetan ez dago artekaririk, ez eta bagoitxo eta ikatzik ere. Dantza eta interpretazioa tarteko direla, beren historia pertsonal txiki edo handiak kontatu nahi dituzten meatzariak daude bakarrik. Atzo gertatutako historiak dira, baina metaforari erreparatuta egun ere bizirik daudenak.

"Carbón Club" lanean elkarrekin harremana duten lau pertsonaiaren historiak kontatzen dira. Laurek dituzte arazoak, eta nork bere gorabeheretan aurrera egingo du, eta azkenean, patu komun batean elkartuko dira. Guztiak ibiliko dira haitzaen gainean noraezean, baina azkenean argi batzuek argituko diete bidea.

"Carbón Club" lanean guztiek egiten diote barre patuari, baita hilek ere. Ikuslea gogoeta egitera bultzatu nahi du antzerkigileak. Bizitzak beste norabide bat hartu izan balu nolakoak izango ginatekeen pentsatzera eraman nahi gaitu.

Fitxa teknikoa eta artistikoa:
- Gidoia eta zuzendaritza: Markeliñe
- Aktoreak: Ana Martínez, Nagore Navarro, Soledad Carril, Itziar Rekalde, Alberto Quintana, Pako Revueltas, Juanjo Otero, Na Gomes
- Jantziak: Sole Carril
- Eszenografia: Javi Fernández