| GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK | |
| Urriak 14, ostirala Getxo Antzokia 20.00 euskaraz Sarrera: 9.00€ (7.00€ gazte txarteldun eta jubilatuak) |
|
![]() |
|
| NASDROVIA CHEJOV Vaiven producciones |
|
|
Fernando Bernuesek zuzentzen du "Nasdrovia Chejov!" ikuskizuna eta dramaturgia Alberto Iglesiasek gidatu du, Anton P. Chejoven ipuinak oinarri hartuta. Autore horren hainbat ipuin taula gainera eraman eta Chejoven espirituari eusten saiatu ostean, antzezlan bikainak moldatu ditu zuzendariak, eta elkarrizketa arin, dibertigarri eta garratzak eman dizkie idazlearen maisulan txikiei. Idazlearen obretako pertsonaia berezienak taulan ikusiko ditugu: orokorrak, funtzionarioak, andre prestuak, ezkongai gazteak, gazte azkarrak, neurrigabeko berritsuak eta besta hainbat. Xehetasunen zehaztasuna, tipologia adierazgarria, eta umore landu eta dotorea gehitzeko gaitasuna. Horiek dira fresko inpresionista txiki handi hau osatzen duten osagaiak. Modernotasuna eta garbitasuna aro berrietako kontraesanekin uztartzen dira lan honetan. Chejoven ipuinek duten antzerki kutsua hiru elementuk indartzen dute ikuskizunean: dramaturgiak, zuzendariaren lanak eta taulara eramateko moduak, eszenaratzeak. Kutsua arinagoa da oraingoan, baina beti bezain bikain eta zorrotza. Fitxa teknikoa eta artistikoa: |
|