GETXOKO XXIII. ANTZERKI JARDUNALDIAK
Urriaren 14tik 23ra
Getxo Antzokia, Algortako geltokiko plaza, Areetako Musika Eskola
Carbon Club antzerki lanaren irudia
AURKEZPENA

Antzerkia udazkenarekin batera helduko da Getxora. Hilaren 14an XXIII. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira, euskal konpainiak egiten ari diren lana jendearengana gerturatzeko helburu handiguratsuaz, baita Euskadin antzerkia bultzatzeko plataforma izatera heldu nahirik.

Jardunaldi hauetan genero, gai eta espazio eszeniko guztiak sartzen dira. Antzezpenaren modalitate guztiak biltzen dira eta, aurreko urteetan bezala, ikuskizunen mailak igurikipen guztiak gainditzen ditu. Hautatutako obrak guztiek ikusleen harrera bikainaren abalarekin datoz.

Horrela, 19 funtziotan 13 muntaia ezberdinez gozatu ahal izango dugu. Funtziook lau eszenatoki ezberdinetan emango dira: Getxo Antzokian, italiar erako antzerkiaren muntaia nagusiak izango dira iksugai; umeentzako antzezpenak, berriz, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan eta Algortako Geltokiko plazan emango dira; azkenik, helduentzako kaleko ikuskizuna San Nikolas plazan antzeztuko da.

Azken finean, Getxoko jardunaldi hauek izango dira udalerriko kultur panoramaren protagonista, antzerkia, antzoki barrukoa zein kalekoa, antzerki zaleei ez eze, oraindik arte hori ezagutzen ez dutenei ere eskainiz.