KULTUR ETXEA

KULTUR ETXEKO TAILERRAK 2005-06

Uda amaitu ostean, Getxoko Kultur Etxeak berriro ekingo die tailerrei. Aurreko urteetan bezala, jarduketa ugari izango dira aukeran. Oso eskaintza oparoa dago, areto dantza klasikoak edo ehoziri lanak, zein argazki ikastaroak, arte aplikatuak eta idazketa sortzaileko tailerrak; euskara, marrazki eta zeramika ikastaroak ahaztu barik, jakina.

Tailerretarako izena emateko epea irailaren 26an hasi da, eta matrikula jarduketa egingo den Kultur Etxe edo Zentroan egingo da: Antzezaleak, Arteskola, Renovart eta Talde. Izena ema eta gero ordainduko da.

Aurreko edizioetan parte hartu dutenentzako tokirik ez da gordetzen, eta talde bakoitzean gutxieneko jende kopurua bildu beharko da ikastaroa emango bada.

 

INFORMAZIOA:

ANTZEZALEAK: 944308926
ARTESKOLA: 944911887
RENOVART: 944304851
TALDE: 944305045