|
FUTBOL Y METRALLA |
|
|
AURKEZPENA Gaur aurkezten dudan liburu hau Jose Mª Echevarria nire aitaginarreba zenaren eta XX. mendeko berro- geiko hamarkadaren hasieran Athletic Clubeko atezain aparta izan zenaren omenez ia-ia crain deja bi urte argitaratutakoaren fruitua besterik ez da. Liburu hartan nire bizitzaren hiru urte luze inbertitu nituen, ondo inbertitu ere. Izan ere, Ian a nekagarri egin bazitzaidan ere, liburua aurkeztu nuen egunean nire emaztearen eta nire familia politikoaren poza ezin adierazgarriari erreparatze soilak erabat gogobete ninduen. Ulergarria denez, liburu haren prestakuntza-garaian era askotako informazio ugaria bildu nuen baina, kasu batzuetan, liburuaren xede nagusiarekin zerikusi zuzenik ez zeukalako, eta beste batzuetan, berriz, irakur- keta arina eta erreza oztopatuko zuelakoan nengoelako, informazio eta gai asko alboratu behar izan nuen, egunen batean hori guztia berraztertu, ordenatu, forma eman eta Ian berriren batek argia ikusiko zue- lakoaren esperantzan. Eta, horrela jaio zen gaur aurkezten dudan liburu hau. Liburuak lau helburu ditu: -Lehenengoa eta nag usia: Ibilbide luzeko eta kalitate handiko futbolaria izateko ezaugarri guztiak zituen Jose Luis Justel Bollar sesataoarraren figura ahanzturaren tuneletik atera eta horren berri lau haizetara ematea . -Bigarrena: Futbolak politika zein gizarte mailan jokatu zuen papera Bizkaian, eta, batez ere, Bilbon Altxamendu Nazionalaren egunetik Bilbo 'nazionalek' okupatu zuten egunera bitarteko denboraldian ezagutaraztea : -Bizkaiko Futbol Federazioak Gizarte-laguntzaren aide antolatutako partidak -Tierra Vasca egunkariak, hasieran, eta Lan-Deyak, gero, 'Euzkadi' hegazkinaren aide antolatutako partidak, futbolari alderdi nazionalisten zaleen edota afiliatuen artean jokatutakoak -Armada nazionalak hondoratutako 'Konsomol' zama-untziaren aldeko partida. -Eusko Jaurlaritzaren eraginez sortutako Euskadiko Futbol Selekzioaren
historiaren laburpena egitea CARLOS AIESTARAN
|