| GETXOKO XVI. EMAKUMEEN ALDEKO JARDUNALDIAK | |
![]() |
|
|
V. "EMAKUMEAK MUSIKAN" JAIALDIA |
|
|
Aurten, Emakumeen Aldeko Jardunaldietan "Emakumeak musikan" V. Jaialdia ospatuko da, "Emakumeak musikan" Elkarteak antolatuta. Elkarte horrek errezitaldiak eta hitzaldiak eskaintzen ditu historiako garai ezberdinetan emakumeen musika ezagutzera emateko. Horrez gain, emakume egileen konposizioak berreskuratzen dituzte eta emakume horien lanen ikerketa egiten dute. Aurten, Jaialdiak Getxora bi kontzertu hurbildu ditu, eta garai ezberdinetako emakumeen piezak joko dira. Bi kontzertu horiez gain, "Emakumeak musikan" Elkartearen lehendakaria den María Luisa Ozaita-ren hitzaldia entzuteko aukera izango dugu. martxoa 11 Lehenengo kontzertua piano duo bat da, Carmen Cuesta eta Álvaro Guijarrok osatua. Madrilen, Musikaren Goi Mailako Errege Kontserbatorioan ikasi zuen Carmen Cuestak (Madril, 1971), eta kontzertu asko eman zituen, bakarlari nahiz instrumentu jotzaile gisa, talde askotan. Gainera, alde artistikoa eta lan pedagogikoa batu zituen Madrilen, "Joaquín Turina" Musikaren Kontserbatorio Profesionalean. Kontserbatorio horretan irakasle jardun du 1991tik. Gaur egun lau eskutarako piano errepertorioa hedatzeko lanean dihardu, kontzertu didaktikoen hainbat ziklotan. Álvaro Guijarrok (Paris, 1968) ere Madrilen, Musikaren Goi Mailako Errege Kontserbatorioan ikasi zuen. Piano, Konposizio eta Akonpainamendu ikasketak egin zituen han. Guijarrok hainbat errezitaldi eman zituen eta lan handia egin zuen musika garaikidea hedatzeko, espainiar musikagile askoren lanekin errepertorio zabala estreinatu eta interpretatuta, hainbat jaialditan. Azpimarragarria da gainera artista honek San Lorenzo de El Escorial herriko Kontserbatorioan Akonpainamendu irakasle gisa egindako pedagogia lana.
PIANO BIKOTEA Egitaraua 1. zatia 2. zatia martxoa 12 Bigarren kontzertua flauta eta piano duo bat da, Antonio Ariasek eta Gerardo Lopez-Lagunak osatua. Antonio Arias nazioartean ospe handia duen flautista da. Bere ibilbidean zehar, hainbat herrialdetako taldeekin jo izan du nazioartean egindako biretan eta garaikur asko jaso ditu. Ariasek errepertorio zabala landu du, eta arreta berezia eman dio egungo musikari. Hain zuzen ere, egungo musikari buruzko hobekuntza ikastaroak ematen ditu. 1985etik Espainiako Orkestra Nazionaleko Flauta-bakarlaria da. Gerardo López-Lagunak Guadalajaran hasi zuen musika ibilbidea eta Madrilera joan zen ondoren. Portugalen, Frantzian, Britainia Handian, Suitzan, Italian, Holandan, Errusian, Puerto Ricon eta Mexikon jo du, bai eta jaialdi garrantzitsuenetan eta hainbat herrialdetako kontzertu aretoetan ere. Sarri kolaboratzen du talde askorekin, Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin esaterako, Hungarian Virtuosi taldearekin, Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Orkestra Klasikoarekin. 1984an Antonio Ariasekin osatu zuen duoa.ANTONIO ARIAS (txirula) - GERARDO LÓPEZ-LAGUNA (pianoa) Egitaraua 1. zatia 2. zatia "Emakumeak Musikan" elkartea Elkarte hau 1998an sortu zen eta ordutik etengabe jardun du hamaika errezitaldi eta hitzaldi antolatzen, historiaren garaietan emakumeen musika zabaltzeko. Elkarteak beti izan du kezka haur eta gazteentzako kontzertuetan ez delako musika mota hau sartzen, eta horregatik, horientzako programak antolatzen ditu. Kontzertu asko antolatu ditu eta horietan musikagileen 200etik gora lan estreinatu dira, emakumeen musika indartuta, eta horien lanak ikertu eta berreskuratzeko lanari esker. 1993an Elkarteak "Mujeres en la Música" Ganbera Orkestra sortu zuen, emakumeen Estatuko lehen taldea.
|
|