| GETXOKO XVI. EMAKUMEEN ALDEKO JARDUNALDIAK | |
![]() |
|
|
ANTZERKIA |
|
|
"MOLESTIAS CLÓWNICAS" (0ihulari Clown)
|
|
|
martxoa 5 Pauxa eta Endorfinia bi emakume dira, pailazoak. Anbulatorioko itxaron ilaran zain daudela lehia bat hasiko dute, larrien nor dagoen asmatu nahian. Baina jakin dakite urduritasunak eragiten duela guztia. Ikuslea min kronikoen konplize eta lekuko gisa hartuz, umorearen eta samurtasunaren bidez emakumeek estresa, pisua galtzeko dietak, etxekoandrearen neurosi, ginekologoarengana joan beharra, automedikazioa, eta abar nola ikusten duten erakusten digu lanak. "Molestias clównicas" lana emakumeek osasunarekin duten erlazioa erreferentziatzat hartzen duen proposamen ludiko bat da. Oihulari Clown Barre eginarazi ez dizun eta hunkitu ez zaituen jendearekin topo egin baduzu, ez dituzula pailazoak gustuko eta “pailazokerien” ordez antzerki garrantzitsua, egiazkoa, baino ez ikustea erabaki duzu agian. Oihulari Klown konpainiak 15 urte daramatza maskara antzerkia lantzen. Antzerki molde hori oso da zaharra, eta konplexua, eta konpainia hori clown antzerkiko ikuskizunak eta ahozko narrazioak sortzen espezialdu da. Aretoetan edo kalean. Haurrentzat edo gazte nahiz helduentzat. Gaztelaniaz nahiz euskaraz. Erietxe, kongresu eta antzokietan. Oihulari Clown konpainian interpretazioak ez du mugarik. Ikuskizun guztietan dibertimendua da nagusi, baita gogoeta ere. Virginia Imazek egin ditu gidoiak, clown antzezle beteranoak, 18 urtetik gorako esperientzia luzea du. Besteak beste, Cirque du Soleil ospetsuan egin ditu urte asko.
|
|