GETXOKO XVI. EMAKUMEEN ALDEKO JARDUNALDIAK

BLUES CARAVAN: LADIES´NIGHT

kontzertua
martxoak 3
ANA POPOVIC + CANDYE KANE + SUE FOLEY
Getxo Antzokia
21.00
sarrera: 12.
00€ (9.60€ Club Lector 10eko txartela aurkeztuz)
otsaileran 21etik salgai

Freskotasuna, energia eta estiloa. Blues Caravan-en oinarrizko hiru osagai dira: Ladies´ Night, eszenatokiaren gainean Ana Popovic-en, Candye Kane-en eta Sue Foley-en mailako hiru artista biltzen dituen ikuskizuna. Blueswoman hirukote horretako kide bakoitzak berezko estiloa du. Hala ere, bluesa ulertzeko hiru era horiek ezin hobeki bat egiten dute batera doazenean, erritmo klasikoak garaikideekin batuz, alde batetik iraganean eta bestetik etorkizunean egonez.

Ana Popovic Belgraden bizi den artistaren musikak bluesak bere eremutik kanpo ere jardun dezakeela frogatzen du, mugak gaindi ditzakeela eta adin eta gustu guztietako entzuleria izan dezakeela. Gaztea izanagatik, Popovicek bi disko grabatu ditu: "Hush" (2001) eta "Comfort to the soul" (2003). Bluesa, jazza, funka, soula eta world musika nahasten ditu. 28 urte ditu eta Europar bluesaren izar indartsuenetakoa da, eta W.C.Handy Awards (2003ko Artista Hasiberri Onenaren izendapena) blues musikaren sari ospetsuenetan izendatua izan den Kontinente Zaharreko artistetako bat.

Candye Kaneren istorioak telefilmeetakoen antza du, baina erreala da. Hasieran, jendeak ez zion babes handirik eman baina saiatua izan zen. Hamazazpi urterekin alde batera utzi behar izan zuen bere ametsa, musikari profesionala izatea alegia, eta USC Musika Kontserbatorioan uko egin zion emandako bekari. Baina bluesa lantzen hasi zen, eta musika horrek ibilbide bikaina garatzen lagundu dio. Kanek 250 egunetan jotzen du urtean, mundu osoan zehar, hala kontzertuetan nola telebista ikuskizunetan. Beti dago blues jaialdien gorenean. Sistemak ahazturiko jendeak osatu du bere entzuleria: moto zaleek, bluesaren jarraitzaileek, neska gizenek, gayek, pornografia izarrek, feministek, emakume gizenak gustuko dituzten gizonek, rockabilliek eta artistaren amodio eta botere mezua gogoko duen jende multzo handiak. Soula, rocka eta swinga uztartzen dira Kaliforniako kantari bikain honen musikan, eta bere saioetan grazia eta humore ona dira nagusi.

Blues Caravan taldeko hirugarren kidea Sue Foley da, Kanadako kantari eta musikagilea. Bere jaioterrian, Ottawan hazi zen Foley eta hainbat album grabatu ditu Antone's Records diskoetxearekin. Blues elektriko eta modernoa egiten du, eta han hemen lortu du entzuleen aitorpena. Ibilbide aberats horren garaipen gorena Handy Awards sarietan lortu du orain arte, Blues Garaikideko Artista Onenaren izendapena. Joan den urtean argitaratu zuen azken diskoa, "Change". Lan horretan, interpretatzeko modu berria erakusten du, zuzenean eta akustikoki, blues eta jazz artista handien abestiak jasota.