GETXOKO XVI. EMAKUMEEN ALDEJOJ JARDUNALDIAK

ZINE-KLUBA / CINEMA PARADISO

Azken ekitaldietan ohikoa denez, Emakumezkoen Aldeko Jardunaldiak direla eta, Zine-Klub eta Cinema Paradiso zine zikloetako emanaldiak emakumeek zuzendutako filmeak eta haien bizipenak eta arazoarekin harremana dituzten luzemetraiak eskaintzen dituzte. Aurten, "Te doy mis ojos", "Como una imagen", "María llena eres de gracia" eta "No me quieras tanto" film laburra eskainiko dira.

"TE DOY MIS OJOS"

martxoa 2
Getxo Antzokia
19.30
sarrera: 2.60€

"Te doy mis ojos" Icíar Bollainen hirugarren film luzeak tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen errealitate gogorraren berri ematen digu, ikuspegi harrigarri eta berritzailetik. Lotsati, filmean ez da indarkeria eszenarik ageri. Indarkeriaren ondorioak eta indarkeria horrek harremanetan, bikote harremanean, eragiten duen hondamena islatzen du. Pilarrek (Laia Marull) eta Antoniok (Luis Tosar) osatzen dute filmeko bikotea. Emaztea gaizki tratatzen duela jakinik, Antoniok terapia bat hasiko du, baina emaztea jotzen jarraituko du. Espainian milaka emakumeri gertatzen zaienaren adibide, Pilar ez da senarra salatzen ausartuko.

Bollaínek esan zuen ez zuela filma "salaketa" bihurtu nahi baina Espainian milaka emakumek jasaten dituzte tratu txarrak eta eguneroko gertaera da ia. 2003. urtean esaterako, 50etik gora emakume hil ziren bikotekideak erasota. Iciar Bollaínek hau berretsi du: "Flores de otro mundo" lanaren ostean film trinkoagoa egin nahi nuen, ez horren korala, eta horregatik agian, gordinagoa eta biziagoa.” “Emakume batek zergatik igarotzen ditu batez beste 10 urte tratu txarrak ematen dizkion gizonaren ondoan? Zergatik ez du alde egiten? Hori gutxi ez eta, batzuek zergatik diote maiteminduta jarraitzen dutela?", galdetzen dio Bollainek bere buruari. Europan eta Estatu Batuetan 4 emakumetik batek indarkeria harremanak izan dituztela diote, eta ezin da argudiatu hori ekonomia mendekotasunak eragiten duenik."

- Zuzendaria: Iciar Bollain
- Gidoigilea: Icíar Bollain / Alicia Luna
- Aktoreak: Laia Marull, Luis Tosar, Rosa María Sardá, Candela Peña, Kiti Manver, Sergi Calleja, Nicolás Fernández Luna

"COMO UNA IMAGEN"

martxoa 4
Getxo Antzokia
22.00
sarrera: 2.60€

Sei film baino ez dituzte egin Agnès Jaouik eta Jean - Pierre Bacrik baina aski izan dira beren jaioterrian berezko genero popular bat sortzeko. Erdi mailako pertsonaia arruntekin eraturiko istorioak dira. Pertsona horiek ezberdinak dirudite neurri batean, eta gainera, kontatzen dutenarekin identifikatzen diren ikusleekin egiten dute bat. Orain dela lau urte egin zuen Agnèsek lehen zuzendaritza lana eta bikoteak nazioarteko aitorpena lortu zuen, “Para Todos los Gustos” komedia lanarekin.

“Como una Imagen” lanean, sentimenduak marrazten dituzten eguneroko istorioek egiten dute bat. Esaterako, Lolita Cassarden sentimenduak ageri dira. Aldizkarietan ageri ohi diren nesken antzik ez duelako munduarekin haserre dagoen 20 urteko neska gazte bat da Lolita. Politagoa izango balitz, aitak kasu egingo liokeela uste du. Horrezaz gain, jendeari arreta handirik ematen ez dion gizon baten istorioa ere bada. Gizonak bere buruari begiratzen dio bakarrik, nola zahartzen den eta nolako maitasun falta duen. “Como una imagen” lanean ezertan sinesten ez duen idazle baten bizitza, kantu irakasle baten eta beste hainbaten bizimoduak jaso dira. Azken buruan, pertsona horiek argi dute beste pertsona baten lekuan zer egingo luketen, baina beraiei gertatzen zaienean ez dute uste dutena egiten.

- Zuzendaria: Agnés Jaoui
- Aktoreak: Marilou Berry, Agnés Jaoui, Jean-Pierre Bacri, Laurent Grévill, Virginie Desarnauts, Keine Bouhiza, Grégoire Oestermann, Serge Riaboukine, Michéle Moretti

"NO ME QUIERAS TANTO" (laburmetraia)

Hilko nauzu horrenbeste maitatuta...

Eta azkenean, itxurak engainatzen bagaitu,

Eta bizitza apaingarri bat baldin bada, zertarako horrenbeste elkar maitatu, bihotzeko nirea? Ez nazazu horrenbeste maita, eta maita nazazu pixka bat gehiago. Hori guztia hirurogeita hamarreko hamarkadako estetikarekin ilustraturik. Gidoi, argazki eta soinu koloretsuekin. Harri eta zur utziko zaituztete, seguru.

- Zuzendaria eta gidoigilea: Estefanía Muñiz
- Aktoreak: Paula Muñiz, Emiliano González, Cristina Schuttmann, Sandra Gómez, Perrine Pasquini, Estefania Muñiz, Raúl Aranda, Ingrid Olmo, Juncal Acebed

"MARÍA LLENA ERES DE GRACIA"

martxoa 7
Getxo Antzokia
19.30
sarrera: 2.60€

"María Llena Eres de Gracia" Joshua Marstonen opera prima da. Jaioterritik alde egin eta ezezagun duen etorkizunean murgilduta bizimodua aldatzen duen 17 urteko kolonbiar emakume bati buruzko lana da. Ezin aurreikus daitekeen bidaia sutsu batean sartuko gaitu filmak, Maria heroi errebelde, ausart eta biziaren eskutik. Bere ekintzek bizimodu berri batera gidatuko dute eta bizimodu berri horretan alboratzen duenak baino gehiago, eduki nahi duenak hartuko du protagonismoa. Atalasean eten bat egin eta Mariak aurrera egitea erabakiko du, adoreak eta graziak bultzaturik. "María Llena Eres de Gracia" ez da egiazko historia bat, baina egunero gertatzen den zerbait da

- Zuzendaria: Joshua Marston
- Gidoigilea: Joshua Marston
- Produkzioa: Paul Mezey
- Argazkia: Jim Denault
- Aktoreak: Catalina Sandino Moreno, Yenny Paola Vega, Guilied López