| GETXOKO XVI. EMAKUMEEN ALDEJO JARDUNALDIAK | |
![]() |
|
|
ERAKUSKETAK |
|
|
OLIOAK: Mª CARMEN CABARCOS Bere buruari kritika egiten diotenetakoa, artistaren lan berri bakoitza aurrerapauso bata eta hurrengo koadroan zerbait hobetzeko sentimendu bat da. Lanak kementsu eta presarik gabe lantzen ditu, bere buruaz seguru dagoela argi erakutsiz eta kolore garbiak erabiliz.
ARGAZKIAK: TXARO GUTIEZ - JUANJO SALADO - IGOR ORTEGA Erakusketa hau "Ojo Digital" izenekoa mundu guztiko zaletuek eta adituek osatutako argazkigintzaren komunitate birtual baten ordezkari txikia da. Bere kide guztiek helburu bakarra dute: argazkigintzaz gozatzea. Erakusketa hau osatzen duten pertsonak aspalditik laguntzen eta parte hartzen dute komunitate honetan, eta beren nahia da ikusleei argazkilaritza erakusgarri txiki bat, baina aldi berean handia, erakustea. Paperean, hau da, argazkietan, izozturiko bizitzako une batzuei egiten zaie omen erakusgarri horretan. Txaro Gutiezen bilduman, grisen eskalan kolore pintzeladak nagusi diren multzo bat aurkezten da, gure eguneroko inguruaren berri ematen duten paisaia ezberdinak erakusteko. Bestalde, Juanjo Saladok sentikortasunari, samurtasunari eta emakume-osotasunari eman nahi dio indarra grisen eskalan egindako argazkietan, tonu horiekin dohainak modu indartsuagoan adieraz daitezkeela uste baitu. Azkenik, argi, lerro eta itzal nahasketa erakargarriko argazki bilduma bat dakar Igor Ortegak. Egunero ikusten ditugun arkitektura elementuen geometrietatik lortu ditu horiek, askotan oharkabeak zaigun edertasun estetikoaren bila.
|
|