KULTUR ETXEA
GETXOKO XVI. EMAKUMEAREN JARDUNALDIAK
martxoaren 1etik apirilaren 5era

AURKEZPENA

Beste behin ere Emakumeen Aldeko Jardunaldiak ospatuko dira eta aurten hamaseigarren urteurrenaizango da. 16 urte hauetan emakumeen lan artistikoen eta gaur egun emakumeen arazoen eta errealitatearen ezagutza indartzeko plataforma moduan jarduten saiatu gara. Martxoaren 1etik apirilaren 5era Getxon hainbat jardueraren egitaraua eramango da aurrera; bertan antzerkia, zinea, musika, hitzaldiak eta erakusketa izango dira eta hori guztia emakumearen inguruan emango da.

Aurten, jardunaldiei pinturaren eskutik emango zaie hasiera, bertako artista den Mª Carmen Cabarcos-en erakusketa baten bidez. Bere olio-pinturak Romoko Erakusketa Aretoan egongo dira erakusgai. Gainera, areto horretan beste erakusketa bat egingo da jardunaldien inguruan, eta Txaro Gutiez Romerok, Juanjo Saladok eta Igor Ortegak euren argazkiak hurbilduko dizkigute.

Ohikoa den bezala, Kulturako Aulak antolatzen dituen zinema-zikloek jardunaldietan era parte-hartzea izango dute. Horrela, Zine-Klubak eta Cinema Paradisok aintzatetsitako zenbait ekoizpen eskainiko dituzte: Icíar Bollaín-en "Te doy mis ojos", Agnès Jaoui-en "Comme une image" (“Irudibat bezala”), Estefanía Muñiz Villa-ren "No me quieras tanto" film laburra eta azkenik, Joshua Marston-en "María eres llena de gracia", Independent Spirit sarietako zenbait kategoriatan hautatua eta Oscar-etarako ere sailkatuta dago.

Bestalde, musikak garrantzi handia izango du aurtengo programaren barruan, zenbait kontzertu egingo baitira. Lehena Ladies' Blues Caravan izango da. Blues garaikidearen hiru artista garrantzitsu biltzen dituen ikuskizuna: Ana Popovic, Candye Kane eta Sue Foley. Hirukote horretako partaideek oso musika estilo desberdinak dituzte, baina agertoki gainean maisuki bat egiten dute. Bluesaren ondoren, "Emakumeak musikan" V.Jaialdiaren soinu klasikoak izango ditugu, eta aurten, Getxon bi kontzertu eskainiko dira. Lehenengoan, Carmen Cuesta-ren eta Álvaro Guijarro-ren eskutik piano duo bat izango da, eta bigarrenean Antonio Arias flautista eta Gerardo López-Laguna pianista izango dira. Bi kontzertuetan, hainbat emakume konpositoreren piezak joko dira. Horrez gain, jaialdia dela eta, "Emakumeak musikan" Elkartearen lehendakari den María Luisa Ozaita-ren hitzaldia ere izangoda.

Azkenik, urtero bezala, antzerkiak ezin zuen hutsik egin. Oihulari Clown konpainiak "Molestias clównicas" antzeztuko du. Bertan clown bikote batek ikusleei egunerokoak diren estresa, pisua galtzeko dietak, neurosia eta automedikazioa bezalako gaiekiko duten ikuspegia hurbilduko die bertaratutakoei, betiere emakumeek osasunarekin duten erlazioa erreferentziatzat hartuz. Antzerkiak ezin du jardunaldiekin duen ohiko hitzorduarekin hutsik egin.

Azken finean, Getxoko jardunaldiak emakumearen alde lan egiten duten ekimen, talde eta erakunde guztien lagungarri izateko eratzen dira. Emakumearen errealitatea ezagutzera emateko, jasaten dituzten arazoentzako irtenbideak sustatzeko, egiten duen lana bultzatzeko eta indartzeko tresna hoberena dira, emakumea dagokion mailan ezarriz.