SAN LORENTZO MERKATUA

2005ko Abuztuaren 10ean

ESKENATOKIA: San Nikolas plaza
Getxo Antzokia plaza
Biotz Alai plaza

ORDUTEGIA: 10:00etatik aurrera

Gazta postua

SAN LORENTZO AZOKA

Algortako San Nikolas, Biotz-Alai eta Getxo Antzokiko plazetan
10.00etatik aurrera

Urtero bezala, San Lorentzoko azoka protagonista nagusia izango da Getxon, abuztuaren 10eko jaiegunean. Hiru lekutan kokatuta egongo da, baina hauek elkarrengandik gertu daude: San Nikolas plaza, Biotz-Alai abesbatza plaza eta Getxo Antzokia plaza. Oraingoan, 80 ekoizle inguru egongo dira eta 100 postutan banatuko dira. Ohikoa izaten denez, merkatua goizeko 10etan hasiko da eta 14.30ean itxiko dute gutxi gorabehera. Gauez, berriz, 10ak inguruan, Getxoko Biotz-Alai abesbatzak jaieguna itxiko du urtero eskaintzen duen kontzertuaren bidez, berau, urtero gisa,talde honen izena daraman plazan emango du.

SAN LORENTZOKO KONTZERTUA: BIOTZ-ALAI

Algortako Biotz-Alai plaza
22.00

Aurten ere, ohi bezala, Biotz-Alai abesbatzak amaiera bikaina emango dio San Lorentzo jaiegunari. Biotz-Alai herriko talde ospetsuenetakoa da eta Biotz-Alai plazan egingo du saioa. Azokako postuek musikari utzi diote tokia, eta beste aukera bat izango da koral beteranoaren emanaldiaz gozatzeko.