GETXOKO KULTUR ETXEA

IV. GETXOKO ERDI-AROKO AZOKA
Irailaren 16tik 18ra

Erdi aroko borroka baten antzezkizuna

Algortako Basagoiti etorbidean zehar, San Nikolas, Biotz-Alai eta Getxo Antzokiko plazetaraino
Ordutegia: 11.00-14.00 / 17.00-21.00

AURKEZPENA

Irailaren 16tik 18ra, Algortako erdialdea erdi aroko azoka bihurtuko da. Hiru egun horietan, hirigunea saltokiz eta erdi aroko lanbideetako tailerrez beteko da. Baina horrez gain, Biotz Alai plazan Erdi Aroko herrixka ipiniko dute, eta garai horretako herri baten bizimodua eta jarduera erakutsiko da ahalik eta zehatzen. Jendeak hainbat produktu erosi ahalko ditu, larruzkoak, espartzuzkoak, argizarizkoak, zurezkoak, jostailuak, oinetakoak, urrezkoak, sendabelarrak... Gainera, herri sukaldaritzak ere bere lekua izango du. Artisauak lekuan bertan lanean ikusi ahalko ditugu.

Urtero bezala, merkatu honen inguruan pertsonaia ugari ibiliko dira, antzerki aktoreek antzeztuta: bufoiak, malabaristak, koblakariak, musikariak, magoak, kontalari itsua, eskaleak, komedianteak, soldaduak, fakirrak,... Zenbait antzezpen egingo dituzte, orduko azoketan zeuden giroa eta gertaerak erakutsiz. Kale-plazak modu berezian apainduko dira azoka egiteko.