UME ETA GAZTEENTZAKO LIBURU EGUNA 2005

Apirilak 2-3
Algortako Geltokiko Plazan
Ordutegia: 12.00-14.00 / 17.00-20.00

- 2005 EKO UME ETA GAZTEENTZAKO LIBURU EGUNAREN ARGAZKIAK

Ohi bezala, Hans Christian Andersen autorearen jaiotzaren urteurrena ospatzen duen Ume eta Gazteentzako Liburu Eguna izango da Getxon.

Urteurren hau dela eta, Getxoko Liburutegiak ekitaldi anitz antolatu dituzte gazteen artean irakurmena bultzatzeko asmotan.

Bi egunetan zehar, apirilaren 2an eta 3an, Algortako Geltokiko Plazan kokatuko diren hiru karpeetan hainbat ekitaldi izango da. Aurten, ekitaldi guztiek autore danimarkarraren obra dute ardatz nagusia.

Horrela, bada, gaztetxoenek "Ahatetxo itsusia" ludotekaz eta "Berunezko soldadutxoa" tailer-guneaz gozatu ahal izango dute. Gainera, Andersenen ibilbide literarioaren inguruko erakustaldia izango da Geltokiko Plazan.

Horrekin guztiarekin batera, irakurle gazteek gustokoen duten Andersenen ipuina hautatu eta jendaurrean irakurri ahal izango dute Ipuinen Karaokean. Azkenik, eskarmentu handiko Rosa Maria Martínez kontalariak autore honen ipuin ezagunenetariko batzuk eskainiko ditu.

EGITARAUA

"Ahatetxo itsusia" ludoteka
Txikienentzako ludoteka eta marrazkiak egiteko gunea

"Berunezko soldadutxoa" tailer-gunea
Andersen ipuin famatuan oinarrituta, zeinbat tailer izango da gune honetan

Ipuin Karaokea
Bertan, haurrek nahi duten ipuina hautatu eta jendaurrean irakurri ahal izango dute monitore baten laguntzaz

Kontalaria
Rosa Maria Martínez kontalariak Andersenen ipuinak kontatuko ditu euskaraz eta gaztelaniaz
18.00: gaztelaniaz
19.00: euskaraz

Erakusketa: Hans Christian Andersen
4 eta 10 urte arteko umeentzako erakusketa dugu hau. Bertan, Andersen biografía azaltzen da eta autore honen lan ezagunenak ikusi eta irakurri daitezke