|
ETE-ei ZUZENDUTAKO INTERNET IKASTAROAK DOAN AREETAKO
KZGUNEAN
|
|
|
|
|
|
Areetako KZguneak 10 langile baino gutxiago dituzten ETEei zuzendutako internet ikastaroak eskainiko ditu doan. Ikastaro horiek "KZ Prestakuntza" ekimenean barneratzen dira eta horien bidez, enpresek beren ordenagailuei ahalik eta etekin gehiena atera diezaieten lortu nahi da. Ikastaro hauetara Getxoko biztanleak nahiz parte hartu nahi duten pertsona guztiak etor daitezke. Ikastaroak 15:00etatik 21:00etara bitartean izango dira. Ikastaroak bi taldetan bana ditzakegu: oinarrizkoak eta zehatzagoak. Oinarrizkoak internetekin zuzenean jardun ez duten pertsonei zuzenduta daude eta, beste gauza batzuen artean, interneten eta posta elektronikoaren funtzionamendua irakatsiko zaie. Ikastaro hauek 10 ordukoak dira (egunean 2 ordu). Beste ikastaro-multzoan, hots, zehatzagoetan, ordenagailu bidez faxak nola bidali, banka elektronikoa nola erabili, administrazioarekin izapideak on-line nola egin eta abar irakatsiko da. Ikastaro hauetako bakoitza 2 ordukoa da. Doako ikastaro hauetan parte hartu nahi izanez gero, edo horiei buruzko informazio gehiago lortu, Areetako KZgunearekin harremanetan jar zaitezkete, apirilaren erdialdetik aurrera, honako telefonora deituz: 944316589 eta www.kzgunea.net web gunean. |
|
|
|