KANTUKETAN

IMANOL IN MEMORIAM

Otsailak 13, igandea
Getxo Antzokia
19.00etan
Sarrera: 6€ (aurretiko sarrera: 5€)

"Imanol in memoriam" lanak euskal musikaren barruan gure artean garrantzi handia nahiz ezinbesteko figura izan den kantautorea gogoratzen digu. Etxean egindako omenaldia da, bai eta "etxean" ditugun artisten bidez egindakoa, Imanol zenaren inguruko jendea, alegia, berarekin lankidetza estuan jardun zuten artistak.

Horretarako, gauzarik hoberena beraren diskoa aurkeztea da, "Bolona-Molona"; disko horretan, sei kanta jaso dira, eta, guztiak sehaska-kantak dira. Hala ere, kantautoreak ezin izan zituen horiek grabatu. Hori dela medio, beraren laguntzaile eta adiskide estuenetarikoek egitasmoaren gaineko ardura hartu zuten, eta, hain zuzen ere, Getxo Antzokian emango dute argitara.

Pier Paul Berzaitz, Iñaki Eizmendi, Niko Etxart eta Antton Valverdere ahotsek disko honetan jasotako kantuak landuko dituzte, MIkel Andueza (saxoa), Carlos Jiménez (pianoa) eta Txema Garces (baxua) hirukotearen laguntzarekin.