KANTUKETAN

SAGARROI + KEROBIA + KAUTA

Otsailak 12, larunbata
Portu Zaharreko karpa
20.00etan
Sarrera dohainik

Gazteek gozatzeko muduko hiru talde ezberdinen kontzertuaren eskutik iritsiko gara Kantuketan zikloaren jaialdiaren eredialdera: hasteko, Iñigo Muguruzak (lehen, Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau...) zuzentzen duen SAGARROI taldea. Jarraitzeko Kerobia talde nafarrea, Euskadi Gaztea maketa lehiaketako irabazleak eta amaitzeko, KAUTA taldea, Durangoko azken azokan diska gehien saldu duenetakoa. Talde hauen eskutik, mota guztietako erritmoak entzungo ditugu:pop, rock, ska, reggae, dub, dance hall...

Ildo beretik, Sagarroi taldeak bere azken diskoa aurkeztuko du Getxon. Izatez, laukote horrek hainbat soinu eta erritmoekin batera jokatzen du, eta, reggae, ska, dub, dance hall, guaguanco bezalako soinuen arteko nahasketa aberasgarria eskaintzen du, bai eta Balkanetako melodiekin egindakoa ere. Guzti hori dela eta, kultura anitzak eta mestizajea bat egitearen ondoriozko eragin ezberdinez jositako musika izango dugu entzugai.

Talde horren ostean, Kerobia taldearen txanda dator. Iruñean sortutako laukote gaztea dugu, eta, Euskadi Gazteak antolatutako azken maketa-lehiaketaren irabazleak dira. Kantuketan jaialdian, aldiz, horien debutean aurkeztutako diskoaren kantak aurkeztuko dituzte, "Kerobia", rock eta pop arteko esaldi landuak hornituz eta beraien nortasun indartsua agertuz.

Amaitzeko, kontzertua Kauta taldeak itxiko du, metal melokikoaren erritmoekin batera. Andoaingo laukote hori 2001. urtean sortu zen. Urte hartatik aurrera, ez dira batere geratu kontzertuak eskaintzen, eta, jada sariak ere irabazi dituzte, esaterako, Euskadi Gazteak antolatutako maketa-lehiaketan ikusleek ematen duten saria. Talde hau Getxora datorkigu, berebat, "Izan zaitez zu" izenburua duen lehenengo diskoarekin.