|
MUNDU OSOTIK EUSKAL HERRI OSORAKO Otsailak 6, ostirala |
|
|
|
|
|
Kantuketan musika-zikloak lehenengo aldiz aurkezte du kultura oso ezberdinek bat egiten duten kontzertua, betiere musika ardatza izanik. "Mundu osotik Euskal Herri osorako" kontzertuak, zenbait artista handi biltzen ditu mugarik ez duen erritmoz beteriko bidai batean, musika bete-betean bizi eta bizipen hori ikusleekin batera nolabaiteko onura ateratzeko helburuarekin. Horrela, ikusleek nazioarte mailan dagoen gitarristarik onenetariko entzuteko aukera ezin hobea izango dute, Sylvain Luc; gitarrista hori Baionakoa dugu, eta, musikaren munduan ibilbide oso zabala du. Beraren ondoan Kepa Junkera dago, gure artean osperik handienetakoa duen artista. Eskusoinu diatonikoa jotzen maisua izateaz gain, estilo berezia sortu du; ondorenez, musikaren munduan maila oso altuak eskuratzera lortu du. (Grammi saria jaso berri du). Bestalde, Maddi Oihenart kantariak Zuberoan ohikoak diren kantuak eskainiko ditu. Berak duen ahotsaren bidez, leuna eta aldi berean sakona ere, entzulea naturara hurbiltzen den giro magikora lekualdatzeko gai izango da. Perkusioa Keyvan Chemiraniren ardurapean izango da, etorkizun handia duen musikari irandarraren ardurapean. Perkusionista hau musika-mota ezberdinak jotzen dituzten artisten ohiko laguntzailea dugu. Amaitzeko, Lokua Kanza musikariaren parte-hartzea ere izango dugu. Aipatu artista, Kongoko artista polifazetiko da, eta, Afrika Erdiko tribu-kantuetara hurbilduko gaitu; izan ere, bere herrian entzute handiko musikari bihurtu da. |
| |