GETXOKO NAZIOARTEKO XXIX. JAZZALDIA

"HIRUGARREN MILURTEKOA" ATALA

Getxo Antzokiko plaza
19.30.
sarrera dohainik

Ostirala 1

FOUREJAZZ (Galizia)

Fourejazz Pontevedrako Jazz Mintegi Iraunkorrean sortu zen, 2002an. Fourejazzeko kideak Orquestra de Jazz do Morrazoko kide dira halaber. Sortu zenetik, taldeak jaialdi ugaritan jo du, esate baterako, Bueuko Jazzaldian, Pontevedrako Nazioarteko Jazzaldiko "Jazz na Rúa" Zikloan ("SPJ-Pontevedra Jazz Group" izenarekin jo zuen hemen) edo Directo-Xove 2004an.

Taldekideak :

* Xan Campos (pianoa)

* Iago Fernández (bateria)

* Francisco Javier Pereiro (trompeta)

* Pablo Pérez (kontrabaxua)

Larunbata 2

LISTEN! (Norvegia)

Saxoa, pianoa eta tuba dira hirukote honen tresnak. Jazz munduan konbinazio hau ez da batere ohikoa, eta euren musikari ikuspegi ausart batetik heltzeko musikariek duten interesa erakusten du, tradizioari aurre egiten. Hirukote honetako kideek Trondheimeko Kontserbatorioan ikasten dute. Beren piezak soilik jotzen dituzte, oso soinu ezberdinez osatua. Iazkoan, Listen! taldea Hoeilaarteko Jaialdian (Belgikan) Taldeen Lehiaketako irabazle suertatu zen. Getxo Jazzean, berriz, bigarren saria jaso zuten.

Taldekideak¡:

* Bendik Giske (saxoak)

* Espen Berg (pianoa)

* Daniel Herskedal (tuba )

Igandea 3

CONTRERAS & TUTUSAUS QUINTET (Katalunia)

Talde hau 2003ko amaieran eratu zen Bartzelonan. Kideak oso leku ezberdinetakoak dira: Txile, Kanariar Uharteak, Argentina eta Katalunia. Haien errepertorioan beren kantuak nahiz bertsioak sartzen dituzte. Kutsu latino nabaria du haien estiloak, baina betiere jazz lengoaia erabiliz. Zuzeneko indartsu eta kementsua dute. Bartzelonako klubetan (Bel-luna, Local, Jazzsí) eta Gironan (Sunset) jo du boskoteak.

Taldekideak:

* Sergio Contreras (tronpeta)

* Joseph Tutusaus (tronboia)

* José Alberto Medina (pianoa)

* Matías Míguez (baxua)

* Salvador Toscano (bateria )

Astelehena 4

TERESA ZABALZA 5et + Carme Canela

Boskote hau Teresa Zabalza piano jole nafarraren inguruan sortu da. Zabalza musika klasikotik dator. Taldekide guztiak gazteak dira, baina curriculum oparoa dute. Jazza musika modernotzat jotzen dute, eta Teresa Zabalzaren lehen diskoko konposizioak jotzen dituzte (“Euria”). Oraingo honetan Carme Canela abeslari katalanaren laguntza izango dute.

Taldekideak:

* Teresa Zabalza (pianoa )

* Iosu Izagirre (kontrabaxua )

* Hasier Oleaga (bateria)

* Alejandro Mingot (gitarra)

* Miguel Villar "Pintxo" (saxoa)

Asteartea 5

ESTER ANDUJAR GROUP

Laukote hau valentziar musikariek osatzen dute. Getxon Cole Porter amerikar konpositoreari dedikatutako errepertorioa eskainiko dute. Zuzenekoa Ester Andujar bakarlariaren disko berriko moldaketetan oinarritzen dute. Abeslari gazte hau espainiar jazz panoramako ahotsik garrantzitsuenetako bat da, eta bere musikaren bidez publikoa eta kritika konkistatu ditu.

Taldekideak :

* Ester Andujar (ahotsa)

* Amadeu Adell (kontrabaxua)

* Eduardo Olmedo (bateria)

* Alberto Palau (pianoa)