|
RICHARD GALLIANO TRIO
|
|
|
|
|
Richard Gallianok akordeoiaren historia aldatu du. Musikari frantses handi honekin akordeoia aro berri batean sartu zen, musika estilo askotan presentziarik ez duen musika tresna honi leku garrantzitsua eman baitio. Bere lanari kutsu ezberdin mordoa dario (chanson frantsesa, soinu mediterraneoak, italiar erritmoak, musika klasikoa...). Musika honen bidez akordeoi joleen belaunaldi oso bat inspiratu du. Galliano 1950eko abenduaren 12an jaio zen, Cannesen. Laster hasi zen musika jotzen aitaren eskutik, Lucien Galliano. 1973an Parisera joan zen bizitzen; urte askoan musikari handiekin batera aritu zen bertan. 1983an Astor Piazzolla ezagutu zuen eta oso lagun egin ziren. Bien artean musika egitasmo garrantzitsuak gauzatu zituzten 1980 eta 2003 artean, Gallianok artista ospetsuekin jo zuen: Chet Baker, Ron Carter, Joe Zawinul, Al Foster, Eddy Louis, Philip Catherine, Aldo Romano, André Ceccarelli, Michel Portal, Enrico Rava, Toots Thielemans... Kolaborazio zerrenda bukaezina du. 2001ean "Gallianissimo" eta "Face To Face" diskoak atera zituen. Lehena piezarik arrakastatsuenen bilduma da. Bigarrena, estudioan Eddy Louissekin duoan eginiko grabazioa da, Django D'Or saria ekarri ziona. Bi urte beranduago Astor Piazzolla lagun handiaren heriotzaren hamargarren urteurrenean kontzertu bat eskaini zuen. Taldekideak: * Richard Galliano (eskusoinu ) * Philippe Aerts (kontrabaxua) * Dré Pallemaerts (bateria) |
| |