|
PIRINEOS JAZZ ORCHESTRA
|
|
![]() |
|
|
PIRINEOS JAZZ ORCHESTRA, Europako mugaz gaindiko lehenbiziko orkestra dugu. 2003an sortu zen, Akitania eta Euskal Herriko musikaririk onenak bilduz. Talde honen ikuspegitik, jazz musikak ez du mugarik eta munduko ahots eta kulturen topagunea da. Jazz musikaren izaera unibertsalarekin bat etorriz, berez nahasketa dena, talde hau sortu zen, mugarik gabeko Europa berri baterako. Getxon, PJOak bere lana erakutsiko digu; estreinako aldiz denboraldi honetarako errepertorio berria joko dute. 2003an beren lehen CD-a atera zuten, “Pirineos Jazz Orchestra”. Arregloak eta lanak, euskal herri-kantetan oinarriturik, jazz klasikoaren standardak eta orkestrako kideen konposizioak topa ditzakegu. Bere ibilbide laburrean, PJOren kontzertuek arrakasta nabarmena izan dute ikusleen eta kritikarien artean. Jazz musikari ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote Big Band formatuan, sormen handikoak, nazioarteko beste orkestra erraldoi batzuen tradizioari jarraiki.Taldekideak: * Iñaki Askunze (zuzendaria) * Laura Ridruejo (ahotsa ) * David González (baxua) * Gorka Benítez, Víctor de Diego, Mikel Andueza, Jon Robles, Roberto Pacheco (saxoak) * Dani Pérez (gitarra ) * Didier Ottaviani (bateria ) * Sebastien Arruti, Fidel Fourneyron, Juan Carlos Aoiz, Guillem Kuntzel ( tronboiak) * Jacky Berecoechea, Pascal Drapeau, Laurent Agnès, Ramón García (tronpetak) Gonbidatutako artista:* Albert Sanz (pianoa) |
| |