GETXOKO NAZIOARTEKO XXIX. JAZZALDIA
BALDO MARTÍNEZ "PROYECTO MIÑO"

Baldo Martínez dugu proiektu honetako buru. Gaur egun bederatzi musikari eta helburu bat biltzen ditu: jazz garaikidearen lengoaia garatzea, Miño ibaiaren inguruan, Portugal eta Galiziaren arteko mugan, sortzen diren erritmo tradizionaletan oinarrituta. Proiektu hau, hasiera batean, Portugaleko Guimarâeseko Nazioarteko Jazzaldiak eskatuta sortu zen, Europako jazz korronteen barruan jaialdirik ezagunenetariko bat. Jaialdian aurkeztu zutenean arrakasta itzela lortu zuten.

Konposizio guztiak haienak dira eta Miño ibaiaren inguruko musika tradizionaleko abestietan oinarritzen da: Portugal iparraldea, Pontevedra, Ourense eta Zamora. Emaitza: musika pertsonala, Europako jazz garaikidearen korronteen barruan, oso sustrai sendoak dituena. Errepertorioa beste abesti batzuekin osatzen da, batzuk hitz tradizionaletan oinarrituak eta besteak erabat originalak. Guztietan, duo ezberdinak osatuz eta banda osoarekin jotzen dute.

Taldekideak

* Baldo Martínez (kontrabajoa, konposisioa eta zuzendaritza)

* Maite Dono (ahotsa)

* Carlos Beceiro (zanfona, bouzouki, kitarrak)

* Chiaki Mawatari (tuba)

* David Herrington (tronpeta eta fiscorno)

* Antonio Bravo (kuitarra elektrikoa)

* Alejandro Pérez (saxos tenor y soprano, clarinete)

* Pedro López (bateria etan perkusio elektronikoa)

* Carlos Castro (bibrafonoa, tablak eta perkusioa)

Gonbidatutako artista:

* Valentín Clastrier (zanfona)