|
JOHN SCOFIELD
|
|
|
|
|
|
John Scofield Ohion jaio zen eta Connecticuteko auzo batean hazi zen. 11 urte baino ez zituela, gitarraren munduan sartu zen, rockak eta bluesak bultzaturik. Scofieldek Berklee College of Musicen ikasi zuen, eta gero jarduera profesionala hasi zuen artista ospetsuen taldeetan: Charles Mingus, Herbie Hancock, Chick Corea, Joe Henderson, Billy Cobham, Gerry Mulligan, McCoy Tyner eta Gary Burton. Scofieldek 1969an ezagutu zuen jazza. Bere lehen lan handia Billy Cobham eta George Dukeren taldearekin iritsi zen; haiekin auditorio eta rock areto handietan jardun zuen. Gero New Yorkera jo zuen, bere taldeekin eta Dave Liebman edo Steve Swallow bezalako musikariekin jazz akustikoa lantzeko. 1982an Miles Davisen taldean sartu zen. Hiru urtez ibili zen harekin, eta azkenean P-Funk taldeko bateria jole Dennisekin elkartu zen funk erritmoak jotzen zituen talde bat osatzeko. 1989an Blue Notek kontratatu zuen, swingaren lurraldeak ezagutzeko eta, geroago, soul-jazzari ekin zion. Hori guztia eta gero, kolaborazio eta musika egitasmo berri mordoa gauzatu du Scofieldek. Estilo berriak ikasten eta bere musikari eragin ezberdinak kutsatzen jarraitzen du etengabe. Berak esan duenez: “Orain bakarrik uste dut gitarra benetan jotzen dakidala. Nire musikari kutunetako askorekin jo ondoren, orain musikari gazteengandik ateratzen dut inspirazioa. Musika jotzeko eta idazteko motibatuago nago.” Taldekideak : * John Scofield (Kitarrak) * Dennis Irwin (baxoa) * Bill Stewart (bateria) * Chris Potter (saxoa) |
| |