GETXOKO XXIX. EUROPAR JAZZALDIA
Uztailak 1, ostirala
- Biotz Alai plazan, 21.30etan
- Getxo Antzokiko plazan, 19.30etan, sarrera dohain

MARIA JOAO - MARIO LAGINHA GROUP

mariajoao.org

Maria Joãoren ahotsa ez da bat, asko baizik, denak aldi berean. Ingelesez nahiz portugesez, ez du inor epel utziko, hain du ahots aberatsa. Getxon Mario Laginha izango du lagun, Europako piano jolerik onenetako bat; urte batzuk dira elkarrekin lanean aritzen direla.

1956an jaio zen Maria João eta 1983an atera zuen bere lehen diskoa: "Quinteto de Maria João". HemenIparramerikako standarden errepertorioa bildu zuen. "Cem Caminhos" bigarren diskoa izan zuen boskotearekin, 1985ean. Urte hartan, Urteko Emakumezko Interpreterik Onenaren saria jaso zuen Donostiako Jazzaldian.

Alemanian, berriz, Aki Takase piano jolea ezagutu zuen, eta harekin batera, askatasun musikala. Mariak boskoteari utzi eta bost urteko abentura bati ekin zion. Gero Portugalera itzuli zen eta Cal Viva taldearekin proiektu bat garatu zuen, “Sol” diskoan gauzatu zena (1991). Hemen, Portugaleko betiko musika eta jazza uztartuzituen.

Geroago, fase berri bat hasi zuen, Mario Laginha piano jolearekin, eta hala jarraitzen du gaur egun. Lan arras ezberdina da: ahotsa eta pianoa baino ez, Portugaleko abesti tradizionalekin eta euren konposizioekin. Bere azken diskoa "Tralha" da, batez ere konposizio berriak eta musika esperientzia berritzaileak dakartzana.

Taldekideak :

* Maria Joao (abotsa)
* Marco Franco (kontrabaxoa)
* Margio Laginha (pianoa)
* Yuri Daniel (bateria)