uztailaren 1ean eta 5ean bitartean |
|
|
TALDE LEHIAKETA Ostirala 1 DAVID DORUZKA TRIO (Txekiar Errepublika)
Txekiar kritikariek David Doruzka (gitarra) goratu dute, bere herrialdeko jazz musikari gazteen artean onenetakoa delakoan. Doruzka Pragan jaio zen, 1980an, eta oso gazterik hasi zen gitarra jotzen. 14 urte zituela, Pragako jazz musikari bikainekin jotzen hasi zen, eta 1995ean “Urteko talentua” saria jaso zuen. Gaztea den arren, Doruzkak jazzaldi eta ekitaldi garrantzitsuetan jardun du mundu zabalean. Tomas Liska (baxua) Rakovnikekoa da. Pragako Jaroslav Jezek Kontserbatorioan ikasi zuen. Pragako jazz zirkuituan jo ohi du, beste musikari gazte batzuekin. Tomas Hobzek (bateria) Milevskoko Musika Eskolan eta Plzengo Kontserbatorioan aritu zen. 1998az geroztik hainbat jazz talde eta orkestratan dabil. Larunbata 2 NO LIMIT (Austria)
Roman Janoska (biolina): 15 urte baino ez dituen arren nazioarteko sari asko irabazi ditu, Bratislavako (Eslovakia) Paganini Saria kasu. Franz Janoska (pianoa): Bere anaia bezala, jazz eszenan sarturik dabil eta sari ugari dauzka, 17 urte baino ez izan arren. Julius Darvas (kontrabaxua): Sari garrantzitsuak irabazi ditu, esate baterako, Budapesteko (Hungaria) Kontrabaxuko Nazioarteko Lehiaketa, eta Viena Cityoper Bühnerorchestrako kidea da. Andreas Pecek (bateria): Hungariako jazzaren figurarik garrantzitsuenetako bat da. Bere herrialdeko musikari bikainekin batera aritzen dagaur egun, esaterako, Aladar Pege edo Tony Lakatosekin. Igandea 3 FRANK WÖSTE TRIO (Frantzia)
Frank Wöestek (pianoa), Mathias Allamanek (kontrabaxua) eta Matthieu Chazarencek (bateria) Parisko Kontserbatorio Nazionalean ezagutu zuten elkar, jazza ikasten. Hirukote honek Wösteren konposizioak jotzen ditu. Erritmo konplexuak dituzte eta harmonikoki oso aberatsak dira; Schumann, Ravel, Messieu eta beste konpositore erromantikoen itzala atzeman daiteke. Astelehena 4 FELIX FROMM SEXTET (Alemania)
Seikote honetako kide guztiek jazza ikasi dute Alemaniako zenbait ikastegi eta ezberdinetan. Gazte diren arren, jaialdi askotan jo dute (Montreux, Den Haag, Viersen JazzFestival), irratietan, klubetan, e.a. Beste talde eta orkestra batzuekin batera jardun dute, eta artista bakarlari handiekin ere bai: Maria Schneider, Dave Liebman, Johannes Enders, Tony Lakatos... Taldekideak * Florian Trübsbach (saxoa) * Steffen Weber (saxo tenorea) * Felix Fromm (tromboia) * Rainer Böhm (pianoa) * Arne Huber (kontrabaxoa) * Andy Haberl (bateria) |
| |