Arte Berriaren Gunea |
|
| Maiatzaren 20tik 22ra Areetako Geltokiko Plazan (Metro geltokiaren ondoan ) Ordutegia: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 21:30 sarrera: 2€ |
|
![]() |
|
|
- HIRUGARREN MILURTERAKO ARTE SORTU BERRIA Izenak berak dioenez, ekimen honen helburua Euskal Herrian sortzen ari den artea sustatzeko eta zabaltzeko da. Arte berriari deritzogu sortze bidean dagoen eta jendearentzat ezezagun den arteari, artistak gazteak direlako edo arte hori oraintsu sorte delako. Horrela, GETXOARTEREN asmoa da lan artistikoarekin zuzeneko harremana sortzeko plataforma izatea, eta proposamen berriak sustatzeko eta laguntzeko tokia. Beraren interesaren muina da orain arte anonimoak izan diren artistak, baina euren kalitate eta inplikazioagatik etorkizun oparoa izango dutenak, aurkitzea. Egitasmo pertsonalak bildu nahi dira, desberdinak eta ugari izanik, egungo arte jardueraren, gure artistok une hauetan kezkatzen dituzten galderen eta planteamenduendituzten lekukotza eman diezaguten. GETXOARTE 2005ek arte hizkuntza eta kodeei beste ikuspegi batzuk eransten dizkieten, aurreko tradizioa berrikusten duten, zein jada finkatutako jokabideak kontrastatuko dituzten lanak bilatu nahi ditu. Artearen etorkizunaren oinarria izango den hasiberrien arriskua, naturaltasuna eta grina beretzen dituen topaketa da, beraz. Horregatik, GETXOARTE 2005ek, bere protagonisten bitartez, garai honetako euskal arte produkzioaren orainaren eta geroaren irudia erakutsi nahi digu. Topaketak oraingo artean gertatzen ari denaren kronika bizia eta azkeneko adierazpen plastikoetara zabalik dagoen leihoa izan nahi du. Behaketa librea, gogoeta eta orainekoaren eztabaida dira Getxon arte gaztearekin daukagun hitzordua definitzen duten oinarriak.
|
| |