|
1988ko azaroaren 14an sortu zen "Cruz Alejandro Quintal" Dantza Talde Gazte Nazionalista. Handik gutxira sariak jasotzen hasi zen Venezuela osoan eta nazioarteko arloan. Hiru urte geroago, 1991an, taldeak ofizialki hartu zuen gaur egun duen izena.
Hasieratik, taldeko arduradunen helmuga nagusia atsedenik gabeko eguneratzea izan da. Asmo hau ardatz nagusi bilakatu da bai ikuskizunei bai koreografiei dagokienez, izaera abertzalea galdu gabe. Horretarako, taldeak bai tradiziozko dantzak bai musika klasikoa erabiltzen ditu.
|