XXI. NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA

Itxartu dantza taldeko bi dantzari euskal dantza baten erakustaldian

ITXARTU TALDEA (Getxo)

Sortua izan zenetik, Itxartu Taldea elkarteak euskal dantza eta kulturaren mesederako lana burutzen du, dantzaren berrikuntza eta freskotasuna bermatzen duen irakaskuntza goiztiarra dela medio. Elkarteak, Iñaki Uriaren eskutik eman zituen lehenengo pausuak. Dantza taldeen egitura eta lana denborarekin garatuz joan da. Gaur egun, 40 kidek osatzen dute taldea, heldu zein gaztetxoak kontutan hartuz.

Hastapenean, elkartearen lana, desagertutako beste talde batzuek antzezten zituzten dantzak mantentzea zen. Badira urte batzuk bere lana kontserbaziora bakarrik ez dela zuzentzen, dantza ahaztuak berreskuratzen ere dihardutelako, antzinako soinekoak, musika eta musika-tresna tradizionalak, honela gure kulturaren aspaldiko garaietara gerturatuz.

Txirulak, soinuak, gaitak, txalaparta eta bestelako euskal musika-tresnek osatzen dute dantza hauek girotzen dituzten soinuen multzoa. Soinekoak, aitzinakoen modeloak jarraituz eginak izan dira. Elkarteak, gordeta dituen soineko zaharrak erakustea gura du ere, beti ere oihal zaharren egoerak ahalbidetzen duen neurrian.