XXI. NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA

Mozorro dantza baten erakustaldia

BONG SAN MASK (Korea)
Mozorro Dantza Taldea

Koreako Bong San Mozorro Dantza Taldearen ospea nonahi zabaldu da. Orain dela gutxi nazioarte mailan egindako jarduera dela eta saritua izan da. Baina, dudarik gabe, Los Angelesko Batzorde Olinpikoaren Joko Olinpikoen Hasiera Zeremonian parte hartzeko gonbitea izan zuten saririk preziatuena.

Talde honek publikoan duen eragin handiena bere ikuskizunetan erabiltzen dituen mozorroetan dantza, nahi eta bere musika, keinu-lengoaia eta jantziak garrantzia handia izan bere ikuskizun ibiltarietan.

Mundu osoan egindako saioek ez dute inoiz publikoa axolagabe utzi. Eta, logikoa denez, talde honen desiorik handiena bost kontinenteetako herri eta hiri guztietan onarpena lortzea du helburu nagusia.