XXI. NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA

Folklore jaialdiaren kartela

AURKEZPENA

Dantzak, jantziak eta tradiziozko doinuak oinarrizko osagarriak ditugu herrien folklorea ezagutzeko. Hori da, hain zuzen ere, Getxoko Folklore Jaialdiak duela 21 urte erakusten duena.

Hiru jardunaldietan zehar, publikoak dantza ikuskizunez eta koreografia anitzez gozatu ahal izango du, Koreako (BONG SAN), Venezuelako (CRUZ ALEJANDRO QUINAL) eta Euskadiko (ITXARTU TALDEA) taldeen eskutik, oso ezberdinak diren herrien kulturak ezagutzera emango dituztenak.

Kolorez betetako Venezuelako kulturan hasita, Koreako folklore magikoraino, euskal tradizioa ahaztu gabe, kultura anitzez gozatu ahal izango da aldi berean ikuskizuna eta herrien arteko bilkura den jarduera honetan.

Finean, Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdia ezinbestekoa dute herri-artearen adierazpenen zaleek. Herri-arte horiek, hain zuzen, antzinako herri eta arrazen muina transmititzeko gai izan dira.