| GETXOKO XX. NAZIOARTEKO FOLK JAIALDIA | |
|
|
|
|
|
|
TOURÉ KUNDA |
|
| "Elefante familia" esan ohi dio jendeak talde honi (Touré Kunda, soninké hizkuntzan). Munduko musiken sailean Afrikako talderik beteranoenetako bat dira, 70eko hamarkadan Senegaleko musikaren kontzeptua eraberritu zutenetik. Bere herriko folkloreari erritmo modernoak (pop-a eta rock-a, besteak beste) gehitu zizkioten eta, harrezkeroztik arrakasta izugarria lortu dute mundu osoan zehar. Gaur egun, Touré anai-arrebak Frantzia eta Europa osoko jaialdi nagusietan aritzen dira urtero bere maisutasun osoa mantenduz. |