LIBURU AZOKA

Apirilak 23
18.00
Algortako Geltoki plazan

KONTULARIAK: "WHIPALA"
("Kandelen argipean")

Anabel Murok, Joaquín Pontek, Pedro Ruizek eta Begoña Gomezek eratu zuten ipuin-kontalarien aspaldiko taldea da "Kandelen argipean".

"Kandelen argipean" taldearen ibilbidea 1996an hasi zeneta, ordutik egunera arte, ehunka saio eskaini dituzte. Taldeak kontu asko konta ditzake, hala gaztelaniaz nola euskaraz.

Bada, kasu honetan “A la luz de las velas”-ek “Whipala” ipuinen ikuskizuna eskainiko du. Izen hori Qhishwa-Aymara tribuen banderatik datorkio etaErronako Zubiaren zazpi koloreak ditu. Whipala Amazona inguruko Andeetako identifikazio nazional eta kulturalaren sinboloada, nazioaren ikurra da, erkidegoa eta harmonia islatzen dituena, Andeetako gizakiaren eguneroko jarduerak islatzen dituena denboran eta espazioan.

Whipala-rekin gertatzen den bezala,herrien harmoniatik abiatuta batasuna eta berdintasunaren adierazpen garbia, “A la luz de las velas”-en azken ikuskizunean oso desberdinak diren kulturetako kontuak eta ipuinak biltzen ditu,eta hala euskaraz nola gaztelaniaz kontatuko dizkigute. Horrela talde honek kultura batzuen ahozko tradizioaren aberastasuna eta aniztasunaren erakusketaldi txikia egin nahi du.

Halaber, bandera hau egutegi kosmikoaren adierazpena daeta neurketa astronomiko eta matematikorako tresna da, aurrekoek Tata Inti (eguzkia)eta phax´i-rekiko (ilargia) lurraren mugimenduak kontrolatzeko eta erregistratzeko erabili zutena.

Ondorioz,proportzio berarekin biltzen ziren zazpi koloreen egitura horrekin Whipala aniztasunean gertatzen den batasun eta berdintasun garbiaren adierazpena da, herrien desberdintasunaren barruko harmonia.