LIBURU AZOKA

Apirilaren 22tik 24ra
Algortako Geltokiko plazan
11.00-14.00 / 17.00-21.00
(ostiralean, 10.00etatik)

ARGAZKI ERAKUSKETA

Liburu Azokan, bisitariek argazki erakusketa interesgarri batekin gozatzeko aukera izango dute azokagunean bertan. “Honelakoak ginen” da erakusketa. Algortako antzinako irudiak bildu dira bertan, paisaiarenak, eraikin edo pertsonenak. Argazki guztiak Getxoko liburutegietako argazki artxiboetakoak dira (San Nikolas liburutegian dagoen udal bildumakoak), eta mende hasierakoak dira asko.

Azokara biltzen direnei Algorta nolakoa zen erakustea da asmoa. Gainera, herritarrek ezagun zaizkien irudien gaineko informazioa eman ahal izango dute, artxiboko datuak aberasteko (lekuak, datak, oharrak, etab.); horretarako, liburutegien etxetxoan koaderno txiki bat egongo da, ekarpen guztiak jasotzeko.