LIBURU AZOKA

Apirila 22
Algortako Geltokiko plazan
10.00

VII. JENDEAURREKO HAUR IRAKURKETA

Zazpigarren urtez, ipuinak jendaurrean irakurriko dituzte, etengabean, Getxoko lehen hezkuntzako ikasleek. Jarduera hau oso gogoko dute ikasleek eta entzuleek. Gaztetxoak irakurtzera bultzatzea da helburua... Oraingo honetan zenbait kulturen eta herrien ipuinak irakurriko dituzte ikasleek. Izan ere, kulturen arteko harremana, integrazioa eta inmigrazioa oinarritzat hartuko ditu azokak.

Azokak iraun bitartean, ikasleek hainbat ipuin irakurriko dituzte, eurek aukeratu edo idatzitakoak. Horiek horrela, ikasleen inplikazioa handia izango da ekimen honetan.

Ipuin bakoitza hainbat ikaslek irakurriko dute eta irakurtzeaz gain, antzeztu ere egingo dute. Horretarako, irakurle bakoitzak pertsonaia bat antzeztuko du edo ipuinean izan daitezkeen narratzaileetako baten papera hartu. Bide horretatik, irakurzaletasuna bultzatzeaz gain, antzerkia eta irudimena garatzeko ahalmena ere indartuko dira.

Beste alde batetik, entzuleentzat ere istorio luzeak baino askoz erakargarri eta atseginagoak dira antzezturiko ipuinak, istorio osoaz goza dezaketelako, osorik irakurtzeko abagunea izan ez arren.

Oraingoan, Lehen Hezkuntzako hainbat mailatako 19 eskola taldek hartuko dute parte. Euskarazko nahiz gaztelaniazko ipuinak irakurriko dituzte. Partehartzaileak honako ikastetxe hauetako ikasleak izango dira: Trinitarias, San Ignacio, Zabala, Larrañazubi, Gobela, San Nikolas eta Zubileta.

Orotara, 380 neska-mutilek hainbat kulturatako ipuin eta kontakizunak irakurriko dituzte, aurten, Liburu Azokak kulturen arteko nahasketa, gizarteratzea eta immigrazioa izango ditu-eta ardatz.